"Manttalingo alaba" Ondarrun
Azaroak 5ean, 19:30ean, Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema-liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Kofradi Zaharrean, Akorde eguna! ekitaldiaren barruan.
Zaindu alzheimerdun hori lelopean "Akorda egune" antolatu du Ondarroako Oroitzen elkarteak ostegun honetan [azaroak 5]. Horretarako, emozioz betetako ekitaldia antolatu dute 19:30ean, Kofradia Zaharrean. Sarrerak eskuragarri daude Turismo Bulegoan.
Mikel Etxaburuk emango dio hasiera ekitaldiari, Manttalingo alaba poema liburuaren irakurraldiarekin. Ondoren, Oroitzen zara? esaldien jolasarekin jarraituko dute, eta gero, Kemen Urangak Zuri, ama izenburupean hartuko du hitza. Garazi Etxaburu dantzariak emango dio amaiera ekitaldiari, dantza garaikidearen erakustaldiaga

Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu zuen 2024an Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema-liburua. Benetako gertaera bat du oinarrian. 1938tik 1944ra bitartean egon zen irekita Saturrarango emakumeen kartzela, Mutrikun (Gipuzkoa). Denbora horretan zehar, 4.000 emakumetik gora egon ziren han preso; asko eta asko beren seme-alabekin. Datuen arabera, 166 emakume hil ziren kartzelan bertan, eta 52 haur inguru. Baina ez hori bakarrik. Haurretako asko baimenik gabe kentzen zizkieten amei, beste familia batzuei emateko. Kartzela hartan gertatutakoak eta han izandakoen bizipenak bildu nahi izan ditu Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poemategian. Lan honek Arabako Foru Aldundiak antolatutako Ernestina Champourcin sariketa irabazi zuen.