Berriro dator 'Donjon'
Trondheim, Sfar, Boulet
Donjon Zénith. 7: hors des remparts
Delcourt, 2020
Trondheim, Sfar, Panaccione
Donjon Antipodes. -10000 : l’Armée du crâne
Delcourt, 2020
"38 ale; 20 urte baino gehiago; kolaboratzaile saldoa; 3 ardatz kronologiko -hemendik aurrera 2 gehiago-; azpi-bilduma osagarriak; bizitza paraleloa interneten eta zaleen artean…
Ez da Marvel; ez da DC.
Sfarek eta Trondheimek sortutako ziega da Donjon, edo La Mazmorra gazteleraz. XX. mendean jaiotako proiektua, 2007-2009 bitartean gelditua izan zena; 2014an itxitzat jotzen genuen… Bejondeigula, bueltan da inoiz idatzitako sagarik handiena!
Oraingo honetan, dirudienez, plan zehatz eta guzti.
7 ale datozkigu, datozen bi urteotan. Zaleek eta norberaren burutazioak bete hutsuneak osatze aldera.
Lehena, Zénith garaian. Izan ere, barkaezina zen Isis-en abenturari segida ez ematea! (gure ustez bere etorkizuna seriearen inkognita handienetakoa da). Gidoiari dagokionez, geldiunea izan ez balitz bezala. Primerakoa! Gure heroien miseriak testuinguru fantastiko apokaliptiko batean, steampunk ikutu eta dena. Marrazkiak Herbert eraldatu badu ere, gure usteak beti bezain ondo asebeteak… gehiago nahi dugu!
Bigarrena, ordea, iragarritako ardatz berriari dagokio, -10000 antipodes, hain zuzen ere. Bete-betean fantasia heroikoan murgiltzen gaitu, bai klasikoei aipamen ugari eginez, bai eta erokeri honen guztiarekin lotura eginez ere; are, ziegaren unibertsoari buruz datu gehiago, barne lotura gehiago ematen du. Agian bai hau, bai eta etorkizunean kokatuko den bigarren antipodes monsters sailean egotea aski zen. Alta, ale gehiegi biltzen dira bigarren honetan. Akaso hori da bi ardatz berri sortzeko arrazoia.
Edozelan ere, ziegazale marmartiok pozik egoteko arrazoiak soberan dauzkagu.
Bejondeigula."
Sir Dstre