Crítica sobre el cómic 'El increíble viaje de Alexander von Humboldt'
El increíble viaje de Alexander von Humboldt al corazón de la naturaleza. Andrea Wulf, Lilliam Melcher
Random comics, 2019. The Adventures of Alexander von Humboldt. Pantheon, 2019
Sikiera Humboldt-en ur-lasterra gogoan izango dugu, ezta? Planetaren hats nagusienetakoa. Euskaldunen artean, Alexander (1769-1859) Wilhelm-en anaia da. Alexander, baina, inoizko zientzilari handienetakoa dugu. 1799-1804 bitartean Ameriketan egindako bidaiak hala erakusten du.
Bidaia hori da komiki honen muina. Bidaian zehar Alexanderrek eta bere lagunek egindakoa. Mundua ulertzeko Humboldtek Natura asmatu zuen. Hura bilatu, ezagutu, ukitu, nozitu, sailkatu, dastatu, neurtu, alderatu, eskalatu, barneratu, inguratu... Izadia -sumendi, ibai, landare, pizti, lurrikara, ekaitz...- nahiz Gizadia. Sistema bereko osagaitzat zituen. Horregatik, logika kartesianoa deitoratu eta Descartez zein Linneoren logika deitoratu egin zuen. Alegia, ekosistemen eraldaketa izadia (natura zein gizadia) ustiatzeko sistemarekin lotzen zuen; edo mundua horrela interpretatzeko bide ireki zuen. Horrela, deforestazioa ala esklabotza logika horretan kokatzen zituen.
Jefferson, Bolibar, Darwin... haren jarraitzaileak bihurtu ziren.
Nola eman bidaia eta ideia horien guztien berri komiki baten bidez? Wulf gure protagonistaren zale amorratua da, eta Alexanderren bizitzaren gaineko liburua argitaratua zuen aurretik. Beraz, ondo baino hobeto ezagutzen zituen bidaia honen pasadizoak; gainera, Humboldt-en lanak gordetzen eta zabaltzen dituzten erakundeen laguntza ezinbestekoa izan da. Horrela, jatorrizko iturriak, zientzilariak berak egindako marrazki, plano... edo haren ohar eta korrespondentzia, liburuaren parte bihurtzen dira. Horrekin batera, Melcherrek collage lan ikaragarria egiten du. Estilo apal, ia fanzineroa, edo haur kutsukoa.
Bestenaz, ezinezkoa izango zen Humboltd eta bere kuadrilak ikusi zutena bersortzea; edo gu haren espedizioaren parte bihurtzea.
Tira, Nemo kapitainak bere liburu guztiak zituen Nautiliusen. Ez dugu uste gehiago esan behar denik.
Dstr.