Felipe Juaristi Zarautzen
Azaroak 5ean, 19:00etan, Felipe Juaristik Eurialdi emanaldia eskainiko du Modelo Aretoan, Literatura alderraia zikloaren barruan.
Genero guztietan aritu da Felipe Juaristi: poesian, narratiban, haur eta gazte literaturan, kritikagintzan, kazetaritzan... Duela 36 urte argitaratu zuen lehen poesia liburua, 1985ean hain zuzen ere: Denbora, nostalgia. Liburu horrekin poesiaren ibilbideari ekin zion, baita poesiari buruzko gogoetaldiari ere. Lau bider eskuratu du Kritikaren Saria euskarazo poesiaren alorrean, eta beste behin euskarazko narratiban. 1998an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Galderen geografia poema-bildumagatik (Alberdania, 1997). Harenak dira, besteak beste, Arinago duk haizea, Absalon eta Airezko emakumeak nobelak, edota Begi-ikarak, Piztutako etxea edota Harrizko gaitz hau poema-bildumak. Azken urteotan, saiakerari heldu dio, bizitza osoan zehar irakurritako zenbait liburuk eta hainbat egilek bultzatuta. 2021ekoa da, esaterako, Itzultzeko etorri naiz (Balea Zuria), eta 2025ekoa, berriz, Idia mihian. Balea Zuria argitaletxeko sortzaile eta partaideetako bat da.
Azaroaren 5an, 19:00etan, Zarauzko Modelo aretoan (Zigordia kalea, 1) izango da Aldeta taldeko kideekin, poesia eta musika uztartzen dituen Eurialdi emanaldia eskaintzeko. Ateneo Guipuzcoanok antolatutako "Literatura alderraia" zikloaren barruan kokatzen da errezitaldia.