Maravillado por Flash
Johns, G; Unzueta, A.; Kolins, S. Sciver, Ethan Van.
Flash: el país de las maravillas.
ECC, 2017
Zera... Flash da Wally West. Ajá. Bale, nik ere hori banekien, baina ez nuen ezagutzen. Entzun bai, baina aurrez aurre aurkeztu gabekoak ginen. Izan ere... nola esan?... EN argitaletxeko publikazioekin Flash ezagutu genuenok eta urteak eta urteak oso zeharkako berriak baino izan ez dugunentzat, Flash da Barry Allen. Eta, baita ere, buruan On Kixote modukoaren txapela eramaten zuen beste hori. Bien arteko abentura partekatuak ere gogoan ditugu, nola ez!
Oroitzapen nostalgikoak alboratuta, honako hau superheroi bilduma eder bat dela aitortu behar dugu. Batez ere, gure gustorako, lehena, bildumari izena ematen diona. Ez da fisikaz ulertu behar, ez da sinisti behar gertatzen dena. Aski da aurre iritziak kanpoan uztea eta une batez narrazioan murgiltzea. Geoff Johnsen ospea ez da alferrikakoa. Gainera, Angel Unzueta (Ordizia, 1969) dugu marrazkilari bildumaren zati handi batean.
Izan ere, liburutegiak honetarako ere balio du: kezkarik gabe ondo pasatzeko. Tartean.
Sir Desastre