Iparraldea bertan 2015
Aurten ere Iparraldea bertan dago.
martxoaren 4ean – 19:00
Xalbador, izana eta izena
Eneko Dorronsororen dokumentala
Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zitzaion bitartean. Sortze-izenez Ferrando, Urepeleko Xalbadorreniz etxaldean sortu eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez baina bertsoari eskaini zion bizia.
Eneko Dorronsoro filma egileak ekoiztu du dokumental bat, oso intimoa, besteak beste Xalbadorren lau seme-alaben lekukotasun hukigarriekin.
Gizon handi honen hobeki ezagutzeko aukera ukanen dugu, eta gainera, Eneko Dorronsoro gure artean ukanen dugu, filma ondoren publikoarekin mintzatzeko.
martxoaren 11an – 19:00
Aire ahizpak
Hiru ahizpa, Miren, Amaia eta Paxkalin, hiru kantari zoragarri, euskal kulturaren ohantzetik datozenak, oroz gainetik bertsoen gozatzeko aukera ukan dutenak ttipi-ttipitik, aita Mixel Aire bertsolari izanki eta aitatxi Xalbador. Ba ote da zoriontsuagorik! bai, lehenik etxetik eta etxekoengandik hartu dute musikarenganako maitasuna, tradizioak jasotzen diren berezko moldean, hain zuzen ere.
Aitamek etxean zituzten diskoen artean baziren batzuk, anitzetan entzuten eta kantatzen zituztenak. Ez Dok Amairu taldeko kantarien inguruan zebiltzan musikarien kantuak ziren, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete, ahantzi gabe Mixel Labeguerie, Eñaut Etxamendi, eta Xalbador beraren bertsuak.
Bidexka diska berrian, hiru ahizpek omenaldi gisako bat egiten nahi diete nola sortzaile horiei hala beren gurasoei, kulturaren transmisiorako bidea idekia utzirik.
martxoaren 18an – 19:00
Zeze.Miege bikotea
Musika elektronikoa
Zeze Miege Miarritzeko musikari talendutsua da. Gaztea izan arren, jadanik hainbat euskal diskografietan parte hartu du, hala nola Tturruttak, Zapozain edo Patxi eta konpainia taldeekin.
Halaber, nahi ukan ditu musika bide pertsonalogoak urratu : berak sortzen dituen elektrozekuentzien eta folk tresnen artean “battle” musikal bat proposatzen du.
Bere lehen diskoan, sorkuntza bakoitzak leku ezberdinak apaitzen ditu : Sarako harpeak, Indiako paisaiak, Cabuernica (Asturian), dance flooran, etabar. Bigarren diska bat ateratuko du, 2015eko martxo honetan. Bietarik hartu musika zatiak eskainiko dizkigu, bidaia oniriko batean sarrarazi gaituelarik.
Zézé (Xavier Miege) : txistu, mando-ukelele, gaita galega, xirula, strumstick, ttun ttun, sanza...
Hervé Pedeflous : bibolina, kitarra
martxoaren 25ean – 19:00
Erramun Martikorena
Baigorriko Otsobi etxaldean sortua, Erramun Martikorena artzaina abeslari handia dugu, euskal kantuaren alorrean. Zenbat eta zenbat kantaldi ez ditu eskaini, Euskal Herrian eta kanpoan ere, bere ahots argi eta ederrak ikuslea xoraturik uzten duelarik?
Haren kantu gehienak lurrari eta herriari lotuak dira, 1978an argituratu zuen Baigorriko artzain laborari lehen diskaren izenburuak agertarazten duen bezala. Bereziki, ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta halaber herri kantuak abestu ditu, frangotan a cappella, edo musikari batzuz inguraturik, hauen artean Mario Gachis, Mixel Ducau edo Mikel Markez bezalakoak.
Erran gabe doa Xalbadorren bertsuak frangotan kantatzen dituela ere. Adibidez, “Primaderari” (1992) diskan bertsularik ospetsu horren hiru kantu sartu zituen. Erran behar da hegoaldeko kantari ezagunen abestiak ere moldatu dituela, hala nola Lertxundi, Laboa edo Xabier Leterenak. Oro har, Baigorriko kantariak zazpi diska argitaratu ditu orain arte, denak bat bestea bezain hunkigarriak.
Donostian,Erramun Martikorenak atzoko eta gaurko kantuen bidaia batetara gomitatzen gaitu.