Jonathan Struppy: el condenado del faro
Joan Boix
Jonathan Struppy: el condenado del faro (integral)
Aleta, 2015
Edertasunaren kanonak aldagarriak badira ere, Boixek gizon zein emakume ederrak marrazteko ahalmen izugarria du. Horrek, segur asko, istorio sorta honek sortzen duen egoneza areagotzen du. Izan ere, sentsazio hori oso nabaria da Struppy farozainaren errelatoetan. Poe-ren itzala oso luzea baita.
Farotik atera gabe bidaiatu egingo dugu, paisaia zein egoera ugari zeharkatuko dugu. Tokiak zein bidaia lagun ederrak izanda ere, ez dugu, baina, gure arima lasaituko. Edertasuna iruzurra baita; ustelkeriak erabiltzen duen maskara. Esate baterako, Boixen Natura (Itsasoa, harkaizak, landareak...) ziklopea da, hauskorra, eta berehala itxuraldatzen da, prest gu inguratzeko eta xurgatzeko.
Boixen lanak ez dira nolanahikoak. Berehala gogoratuko dugu haren trazoa hala tebeo klasikoetan nola Creepyn ere; hala Totem/Zona 84n nola The Phantom-en.
Horregatik guztiagatik, Struppy farozainak oso ondo laburtzen du bai Boixen lana, bai eta tebeo- kultura mota bat ere.
Sir Desastre.