La visión
KING, Tom; HERNANDEZ WALTA, Gabriel; WALSH, Michale; BELLAIRE, Jordie
La visión: Visiones del futuro; Poco mejor que una bestia
Panini. 100% Marvel
Komiki hauen gaineko iruzkin positiboak irakurtzen aspertu gara. Iruzkinak bai, baina guztiz zuzenak dira!
CIAko espioia izandako morroi batek Asimov-en robotika legeak ezagutzen ez dituen sintozoide bat hartu du eta garai bateko Stan Lee-ren Shakespeare-ren zentzu dramatikoz busti ondoren Desperate Housewives-en giroan txertatu du. Eta gaitera bikain kontatutako narrazio batean.
Maitasuna sentitzeko garatu omen du mundu propio bat "Agerpenak" (The Vision delakoak). Ez da lehen aldia. Izan ere, Agerpena eta Sorgin Gorriminak elkarrekin bizi izandakoa Marvelen klasikoen artean dugu (gazteleraz Marvel Gold bilduman berriki berargitaratua).
Bilduma honetan kontatzen dena integrazio istoriotzat ere har daiteke. Edo heldutasunerako transiziotzat ere. Alabaina, horrelako sentimendua garatzen duena Adimen Artifizial hutsa denean... sentimendua ala sistema akatsa al da? Ondorioak apokaliptikoak izan daitezke; izan ere, Silver Surferrekin batera, Agerpena Marvel unibertso klasikoaren pertsonai boteretsuenetakoa iruditu zaigu beti. Gizaki bihurtzea da, hain zuzen ere, biak ala biak otzandu ditzakeen elementu bakarra... Agerpenari dagokionez, oraingo honetan hori ez da irtenbiderik onena izango.
Dstr.