Sir Desastre: Ms. Marvel
(Panini) -100% Marvel-
------------------------------------------
XX. mendean super heroiak irakurtzen hasi bazinen “Ms. Marvel” berriarekin ez duzu ez erronka batere makala.
XX. mendean super heroiak irakurtzen hasi bazinen Marvelekin hala Peter, Jean, Hank, Bobby, Warren, Scoty… lehen, nola Katty, Piter eta enparauak beranduago, zure edadea zuten pertsonaiak ziren, gertu zenituen kezkaz, adinez, gizartez, arazoz… Tira, arazoz agian ez horrenbeste baina identifikatzen zenituen pertsonaje “errealak” ziren.
Urteak pasa dira, XXI. mendean gaude eta litekeena da super heroiak irakurtzen jarraitzea. Zorte edo eramana hori izatea. Bada, une honetan arazo baten aurrean zaude: errealitatearen aurrean, zure errealitatearen aurrean, alegia.
XXI. mendeak baditu super heroi berriak. Batuzk berrituak, berpiztuak, berreskuratuak… Artean beste belaunaldi batereako super heroi berriak. Ezagutzen zenituen garaia, arazo, ezaugarri, gizarte eta unibertsoarekin zer ikusi gutxi dutenak.
Hori guztia Kamalarengan gorpuzten da. Irakurle berriak zuk ezagutu izan zenituen egoera propioak deskubrituko ditu berarekin. Eta ondo pasako du. Ulertuko du bai arazoak (gaztea delako), bai eszenatokia (zeinek ez du bere auzoa bezain beste NY ezagutzen), bai gizartea (institutua, teknologia/patia…) Bai, unibertso horren parte denarentzat mundu ezaguna da Kamalarena, eta berari lotuko zaio.
XX. mendean super heroiak irakurtzen hasi zinen hori, baina: zuk, zer egingo duzu? Kontakizunaren parte bihurtu eta gazte mundu hori arbuiatu? Edo Ms. Marvel berriarekin ondo pasatzeko aukera probestuko duzu “baina” guztiak alboan utziz? Ez duzu super ahalmenik behar hori lortzeko, zinez.
Sir Desastre