Poesialeku

Poesialeku

Ongi etorria Poesialekura, poesiaren eta irakurleen arteko topaketa gune berria.

I. L.

Ruta de navegación

Botila barruko poemak

  • Botila barruko poemak

    Iñigo Astizen hiru poema

     

    ZALDIAK

     

    Denek erretzen zuten orduan

    eta beti aritzen ziren politikaz:

    gauzak ez ziren oraindik erabat zahar.

     

    Gu zaldiak harrapatzen saiatzen ginen

    haurtzaroak zabalagotutako zelaietan

    eta orduko guztia oroitzen dut orain

    elkarrekin hala moduz ahul lotuta.

     

    Beste zerbait espero zuten.

     

    Zer ote zen zehazten badakiten

    jadanik ez nago ziur: dagoeneko

    hilda ez daudenak nekatuta daude.

     

    Leihoetatik begiratzen dituzte

    orain jada begiratu gabe

    aurrean dituzten leihoak.

     

    Euren konfiantza dut gogoan,

     

    belardi urrunetan seinalatzen

    egur erori eta txapa puskekin

    altxatutako korta hauskorrak.

     

    Oharkabean hartu genien zorra.

     

    Jarraitzen du haien itxaronaldiak

    gure egiteko ezdeusenen sakonean,

    baina tarteka soilik sentitzen dut

    argi identifikatzeko bezain bizi.

     

     

    LIMOIAK

     

    Limoiondoak hazten dira Atenasen

    Esmirnatik errefuxiatuak hartzeko

    eraikitako etxebizitzen gunean.

     

    Duela hamarkada batzuk izan zen.

     

    Ilobei jadanik desagertu zaizkie

    aitona-amonei hartutako imintzioak:

    gosearenak, izuarenak eta ihesarenak.

    Baina beti geratzen da zerbait.

     

    Beste jende batzuekin orain eta

    halere betiko jende berarekin.

     

    Ez dut gogoan zer beharrek

    piztu duen poema hau nigan,

    beharbada besterik gabe limoiek

    inpresioa egiten didate arboletan:

     

    eguzkiaren memoria biltzen dute.

     

    Ordea, horrek ez du ezer esan nahi.

    Limoiek ez dute esanahirik:

    leku bat proposatzen dirudite,

     

    eta niretzat erantzuten dituzte

    nik igarri ezin ditudan galderak.

     

     

    EURI HOTSA

     

    akaso besterik gabe

    euri hotsa bildu eta

     

    ezer aztoratu gabe utzi

    elkarren azalen aipamena

     

    enfasi sasoi hauetan

    zarata handirik gabe

     

    itzaltzen diren beste

    gauza guztien bakean

     

    Analfabetoa, Iñigo Astiz (Susa, 2019)  

    https://www.susa-literatura.eus/susa-berria/azalak/poes77.jpg

    ​​​​​​​​​​​​​​

     

    ​​​​​​​

     

    ​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

    ​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

    Botila barruko poemak

Non-zer

Non-zer

Non-zer

Publicador de contenidos

  • Juan Ramon Makuso Zarautzen

    Urriak 8an, 19:00etan, Juan Ramon Makusok Haragi hosto. Musipoema emanaldia eskainiko du Modelo Aretoan.

    2026-10-08 2026-10-08

    Juan Ramon Makuso Zarautzen
  • Nueva temporada de micro abierto en Donostia

    El 11 de octubre, a las 19:30, se inaugura la nueva temporada de micro abierto en el bar Bukowski de Egia, organizado por Poetry Attack Donostia. 

    2026-10-06 2026-10-11

    Nueva temporada de micro abierto en Donostia

Albisteak

Albisteak

Publicador de contenidos

  • "Apología del margen", de Juan Manuel Uría

    El errenteriarra Juan Manuel Uría acaba de publicar el libro de aforismos Apología del margen de la mano de la editorial Cypress Cultura.

    2026-05-04

    "Apología del margen", de Juan Manuel Uría
  • "Bernart Etxepare, 1545" diska-liburua

    Bernart Etxeparek izandako amodio eta politika bizipenak azaleratu ditu haren poema musikatuak biltzen dituen disko-liburuak (Pamiela, 2024), Koldo Azkonak zuzendutako proiektu baten baitan.

    2024-11-20

    "Bernart Etxepare, 1545" diska-liburua
  • "Cuerpos pasajeros" de Eli Tolaretxipi

    El 28 de noviembre, a las 19:00, Eli Tolaretxipi presentará Cuerpos pasajeros (Trea) en la librería Zubieta de San Sebastián. 

    "Cuerpos pasajeros" de Eli Tolaretxipi
  • "Diario de lo cotidiano", de Guzmán Villardón

    El errenteriarra Guzmán Villardón Preciado acaba de presentar su nuevo poemario Diario de lo cotidiano, publicado por Cuadrante editorial. 

    2026-03-05

    "Diario de lo cotidiano", de Guzmán Villardón