«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.

«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean
Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena dena, «Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Gipuzkoan bizi eta lan egiten duten Ainhoa Goenaga, Maddi Zumalabe, Nagore Amenabarro, Sara Ayesa eta Viviane Straub artisten lana erakusten du.
Ainara Martinek komisariatutako erakusketa honek arte plastikoen kategorian Egile 2023 saria irabazi zuten bost artista horien prozesua du ardatz. Sari hori 2021ean sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ekimenez, arteak eta kultura sustatzeko, Gipuzkoan gizarte eraldaketarako motor gisa, sormen prozesuak bultzatzeko eta talentu artistikoa sustatzeko.
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes» erakusketak ibilbideari buruzko ideia bat artikulatzen du. Erakusketa osatzen duten artista guztien obran agertzen bada ere, kasu bakoitzean berezitasun batetik ematen da, eta interesak eta kontzeptu desberdinak (argia, natura, hondakin itsusia, pintura bitarteko gisa eta kasualitatea) igarotzen diren moduari egiten die erreferentzia. Bost sortzaileek, beren arte hizkera partikularretik, bizitza garaikidearen erdigunean dauden gaiei buruz hausnartzen dute: zaintzak, natura eta jasangarritasuna, indibidualtasuna eta bizikidetza, nortasunaren eraikuntza eta bizitzeko modua.
Bestalde, erakusketako lanek sormen prozesuen garrantzia aldarrikatzen dute, emaitzen gainetik baitaude. Artistak paisaian barrena ibiltzen dira, eta materialak biltzen dituzte. Material horiek, ondoren, pieza berri bihurtzen dituzte, eta espaziora itzultzen. Aldi berean, eta formatu, material eta proposamen oso desberdinetatik abiatuta, sortzaile guztiek beren proiektu sarituak eta beren prozesuen zati bat aurkezten dituzte. Gainera, kasu batzuetan site specific obrak egin dira.
Erakusketa —KMK-ko Ataria gunean, Donostiako alde zaharreko Santa Teresa komentuan kokatuta— ekainaren 28tik abuztuaren 4ra arte (bi egunak barne) ikusgai egongo da ondorengo ordutegian:
Asteartetik larunbatera, eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04