Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa
Jolas honek bidaia bat proposatzen die parte hartuko duten bisitariei; bidaia eremu arrotz batzuen barrenean. Bisitariek labirinto bat aurkituko dute Ganbaran, bidaia iniziatiko bati edota abenturazko esperientzia bati ekiteko.
Literaturaren aitzaki klasikoa hartuta, bidaiekin zerikusia duten hainbat elementu ditu jolasak. Amandre ipuinetan, heroiak bere bizitza utzi eta urrundu behar izaten du bizimodu berri baten bila. Bidaia hau arriskuz, oztopoz eta egoera harrigarriz beteta dago. Zailtasun hauek gainditu eta ipuinaren heroia hazi egingo da, emakume edota gizon bilakatuko, bidai horretan bizitzari parez pare begiratu diolako.
Sinbologia hau bete-betean agertuko da gure jolasean. Barne esperientzia bat egitea proposatuko die parte hartzen dutenei: espazio harrigarri batean sartu eta irteera bilatzea. Labirintoaren bideak estuak dira eta sorpresaz beterik daude. Bertan atseden lekuak ere badaude liburuak begiratu, irakurri eta diskoak entzuteko. Bidaiak munduz mundu, hiriz hiri, lurra, ura, sua eta airearen barnean eramango du bidaiaria. Pertsona harrigarriak topatuko ditu bidaiariak mundu ezezagun batean; ulertezinak diren pertsonak, arrotzak. Baina mapa bat erabili ahal izango du bere abenturan eta bide lagun aproposak izango ditu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28