‘Mintza Lagun’ zikloa Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da urtarrilean
Identitatea, beldurra, irudimena, nostalgia, indarkeria edo adimen artifiziala.
Mintza Lagun Diálogos
Bob Pop, Isaac Rosa, Kirmen Uribe eta Mónica Ojeda, besteak beste, izango dira urtarrilaren bukaeran Koldo Mitxelena Kulturunera bueltatuko den ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren hirugarren edizioaren protagonistak. Desagertutako Lagun liburu-dendaren balio sinbolikoa ardatz hartuta, programa hau ideiak trukatzeko eta kontrastatzeko gune gisa eratzen dena, egungo gaiei buruzko hausnarketa kritikoa egiten duten liburu-egileekin izandako elkarrizketetan oinarrituta. Hamar saioetan, oso gai ezberdinak jorratuko dira, hala nola identitatea, beldurra, zauria, irudimena, indarkeria, nostalgia edo adimen artifiziala
Goizane Álvarez Kultura diputatuak azpimarratu duenez, zikloak sentitzen eta uste dugunari buruzko elkarrizketak eskainiko ditu: “Pentsamendu kritikoak atzera egiten duen garaiotan, Kultura Departamentutik kontrakoa proposatzen dugu. Hau da, gelditzea, entzutea eta eztabaidatzea. Izan ere, kultura ez da apaingarria ez eta erakusleihoa ere; oraina ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko dugun tresna da”.
Programa:
● Urtarrilak 29: ‘Identidad’, Bob Pop eta Alba Carballal. Moderatzailea: Gonzalo Torné.
● Otsailak 5: ‘Zauria eta hitza’, Itxaso Martín eta Aitziber Garmendia. Moderatzailea: Irati Iturritza.
● Otsailak 13: ‘Etorkizuna bezpera da’, Irati Jiménez eta Cira crespo.
● Otsailak 18: ‘Nostalgia’, Clara Ramas eta Isaac Rosa. Moderatzailea: Gonzalo Torné.
● Martxoak 4: ‘Miedo’, Santiago Gerchunoff eta Elvira Navarro. Moderatzailea: Gonzalo Torné.
● Apirilak 28: ‘Adimen artifiziala ezinegonaren aurrean’, Eduardo Apodaca eta Usue Mori. Moderatzailea: Harri X Fernández.
● Maiatzak 21: ‘Violencia’, Rebeca Martín eta Mónica Ojeda. Moderatzailea: Gonzalo Torné.
● Ekainak 4: ‘Imaginación’, Ana Fernández-Cebrián eta Miqui Otero. Moderatzailea: Gonzalo Torné.
● Ekainak 18: ‘Lerro Artean’, Ana Jaka eta Aitor Gametxo. Moderatzailea: Hasier Larretxea.
● Ekainak 26: ‘Beldurrak hitza hartzen duenean’, Kirmen Uribe eta Hasier Arraiz. Moderatzailea: Esther Eizagirre.