Erresistentziak
2000/6/15 - 2000/9/15
Komisarioa: Antonio Zaya
Artistak: Kendell Geers, Cai Guo-Qiang, Kcho, Rogelio López Cuenca, José Ramón Morquillas, Shirin Neshat, Olu Oguibe, Rona Pondic,k, David Reeb, Ricardo Ribenboim, Sophie Ristelhueber, Alma Suljevic, Milagros de la Torre
Testuak: Antonio Zaya, Octavio Zaya -Diálog Paul Virilio y Adrien Sina
Muntaia: Arteka SL, BAF General de Catalunya SL
Prentsa oharra:
Azken aldi honetan, komunikabideek eta oroimen kolektiboa kontrolatzeko bitartekorik sofistikatuenek jendaurreko ikuskizun bihurtu dituzte gertakari traumatiko, suntsigarri eta bortitz asko, gizabanakoei nahiz kolektibo zabalei eragiten dieten jazoera latzak pasadizo entretenigarrien testuinguru batean aurkeztuz.
Dena den, ez da oraintsukoa indarkeriak gizakiarengan sortzen duen lilura. Bortizkeria eta historia eskuz esku ibili dira.
Eraso eta indarkeria sistema horiei buruz ezin konta ahala lekukotasun artistiko daude kultura guztietan. Gure garaiko ertilari askoren bizitza eta obra, horrelako sistema bortitzen zabalkundearekin lotuta eta parekatuta daude.
Izan ere, ertilari horiek beren obretan ez zituzten ahaztu, ez eta alde batera utzi ere, beren bizi ingurua eta merkatu mediatikoaren hots burrunbatsuek ixilarazitako oroimenak.
Beraz, ertilari horiek duten arazo nagusia egiaren politika berria eraikitzeko bidea aurkitzea da; bestela esanda, ezarri nahi diguten oroimen globalizatu eta bakarrari aurre egiteko, horren aurrean erresistitzeko eskubidea aldarrikatzea.
Horregatik, guri oroimen bat ematea menderatzaileeak erabiltzen duen amarrua da, geure egia harrapatzeko botereak erabiltzen duen keinua. Oroimen ofizial horri aurre egitea, kontraoroimen hori edukitzea, egunero inguratzen gaituzten tragediak manipulatzen dituzten eraso sistemei aurre egitea da. Ez al du bada, akaso, ertilariak mina-eremurik zeharkatu behar? Bere urrezko etxean babesturik geratu behar al du beti?
Ez dugu inoren zauririk agerian jarri nahi, ez dugu oraindik itxi gabe dagoen zauririk ireki nahi. Ez dugu gure plaza inolako kausaren zerbitzura jarri nahi, ez baitugu inola ere jomugarik aurkeztu nahi, egungo munduaren erakustoki artistikoaren autopsia bat, halabeharrez partziala, baizik.
Zentzu horretan, ertiaren zati dira eta ertiaren benetako agertokietakoak dira bai gerra, bai gaixotasuna, bai pobretasuna, bai propaganda, bai kultur kolonizazioa, bai arrazakeria, bai terrorismoa, bai umeen edo emakumeen egoera, bai tortura, bai erbesteratzea, bai kutsadura, bai mehatxu nuklear edo genetikoak.
Pintura, marrazki, argazki, bideo, eskultura, instalazio, horma iragarki, irudi birtual eta testu hauek ez dute beste alde batera begiratzen, ez dira babesten beren sustrai etikoetatik aldendutako estetika formal eta akademikoetan.
Obra hauek, azken batean, erresistentzia horren adierazpide dira eta eraso sistem horiek agerian uzten dituzte, eguraldi igarkizunaren ondoren publizitatearen eskutik agertu ohi dizkiguten gertaera, irudi eta objektuen kontraoroimen bihurtuta.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04