10 urte Marlon Brando gabe
Uztailaren 1ean bete ziren 10 urte Marlon Brando hil zela, zazpigarren arteak eman duen aktorerik handienetakoa.
Interpretazioa odolean zeraman -bere ama aktorea zen- eta nerabetzaro errebelde baten ondoren New Yorkera joan zen; han Actor’s Studioko ikaslerik nabarmenena izan zen, Strasberg metodoarekin.
Antzerkiko aktore bezala hasi zen -Elia Kazanen A Streetcar Named Desire obrako errebelazioa izan zen- eta gero zinemara pasa zen, garai hartako gazte errebeldeen ikonoa izatera iritsiz eta inspirazio iturri beste izar askorentzat, hala nola Paul Newman, Jack Nicholson, Robert de Niro eta Al Pacinorentzat.
HarenHaren karrera bikainean titulu ahaztezin hauek daude: The men, A Streetcar Named Desire, Viva Zapata!, On the Waterfront (lehen Oscar saria), Desirée, Julio César, Sayonara, One-Eyed Jacks, The Chase, Aita jauna (bigarren Oscar saria), Azken tangoa Parisen eta Apocalypse Now, ezinbestekoak aipatzearren.
Hamargarren urteurrenean ekarriko dugu gogora aktore unibertsal hori.
{jcomments on}