1930 Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren barruan garatutako Bake-ituna proiektuko Ikerketakasu motako erakusketa bat da, eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Aretoan egongo da ikusgai. 1930eko abuztuaren 17an, ideia errepublikano eta sozialistetatik hurbil zeuden joera ideologiko eta politiko desberdinetako ordezkariak bildu ziren Donostian, akordio bat lortu eta Alfontso XIII.aren erregealdia amaitzeko asmoz. Zuzendaritza-batzorde bat adostu zuten denen artean, Niceto Alcalá-Zamora buru zutela,
Bigarren Errepublika ezarriko zuen mugimendu iraultzailea koordinatzeko. Paradigma politiko eta sozial berri baterako behin betiko aldaketa bultzatu zuen bilera hark. Handik hilabete batzuetara, 1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko Gobernua osatu zen. Bi abiapuntu ditu erakusketak: Espainiako Bigarren Errepublikari
bidea zabaldu zion Donostiako Ituna eta Errepublikaren irudiaren feminizazioa, emakumea sinbolo gisa, Antonia Mercé «La Argentina»k gorpuztua.
Bazirudien artistaren aztoramen fisikoak, haren gorputzak berak, hezurmamitu egin zituela gertakari historikoak; eta indibidualak kolektiboarekin duen lotura estuak eragindako inflexio hura argi ageri zaigu garai historiko eta politiko hartako beste artista eta obra batzuetan,
2016ko ekainaren 10etik irailaren 4ra
Ganbara, 3.pisua
Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00 - 20:00 Jai egunak barne
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17