1933ko Gipuzkoa eta Galeusca
"Miguel de Aranburu" Historigileen Elkarteak antolatutako jardunaldiak:
"1933ko Gipuzkoa eta Galeusca"
Hitzaldi honek PNVren Gipuzkoako Buru Batzarrek Galeuzca mugimenduaren sorreran, aurrekarietan eta garapenean izandako papera saiatuko da aztertzen. Galizia, Euskadi eta Katalunyako indar politikoen gehiengoak Konpostelan 1933ko Uztailaren 25ean sinatu, eta gero Bilbon Uztailaren 30ean eta Bartzelonan Abuztuaren hasieran zabaldu zuten Hitzarrmena.
Hizlaria: Xoxé Estevez
Xose Estevez Quirogan jaioa 1943an, Eliz Ikasketen diplomatua da eta Madrileko Unibertsitate Konplutensean Filosofia eta Letren lizentziatua da, eta Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen. 1973tik aurrera bai Deustuko Unibertsitatean bai Kutxa Fundazioaren Nazaret Zentruan aritu zen 2006 arte. Galeuzcari, penintsula iberiarreko nazionalismoei, euskal nazionalismoari, Euskal Herriko historiari, galiziar emigrazio, historia, literatura eta etnografiari buruz liburu, artikulu zientifiko eta egunkarietan artikulu asko idatzi ditu. Egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Migrazio eta Dibertsitatearen inguruko Kontseilu Aholkulariaren partaidea da, Galiziako Historialarien Elkartearen bozeramailea eta MURGUIA historia aldizkariaren Kontseiluaren partaidea.
(Hizkuntza: gaztelera)