2011 olerki topaketak: Poetaren hitza
Astelehenean, hilaren 7an, Koldo Mitxelena Kulturunean hasiko dira aurtengo olerki topaketen egitaraua.
19.30etan, Hedoi Etxarte (ahotsak) eta Andoni Arcilla (teklatuan eta kantuan) Ballabrigaren eskutik “Suzko Lilia: estereofonia, abestiak eta olerkiak” ekitaldia ospatuko da. Izen berarekin argitaratutako liburuan oinarritutako abestiak, poema irakurketak musika lagunduarekin eta estereofonia bat. Ardatza laguntzen Harkaitz Cano, Marina Tsvetayeva, Angel Erro, Gabriel Aresti eta Bertol Brecht.
Biografiak:
Andoni Arcilla (Iruña, 1986)
Kantua, pianoa eta konposaketa ikasi ditu bai musika klasikoan eta bai jazzean Pablo Sarasate eta Musikene kontserbatorioetan. Leonard Bernsteinen “Trouble in Tahiti” opera musikaleko produkzioan lan egin zuen. Peter Herbolzheimerrek zuzendutako “Yamaha Big Band” boskoteko baritonoa izan zen. 2009an Heineken Jazzaldian jo eta diskoa grabatu zuen (Errabal) “The New Voices Ensemble” jazz zazpikoteko ahots laukotean, zuzendaritza lanak ere bere gain hartu zituen. 2010eko azaroan “Queen Symphonic Rhapsody” nazioarteko ekoizpenean jo zuen, tartean Zaragozako Mozart Aretoan, Kursaalen eta Euskaldunan.
Hedoi Etxarte (Iruña, 1986)
2008an "Suzko Lilia" poema liburua argitaratu zuen (Susa). 2009an Ihes Ederra irudi-eleberria (Alberdania) egin zuen Alain M. Urrutiarekin batera. EGOrekin Txinan jo zuen 2004an eta JOPSekin Japonian 2005ean. Fermin Muguruzaren Mirant al cel (Talka) soinu-bandan bibolina jo zuen. Dilistak eta Nublian jotzen du eta Gasteizen bizi da.
Argazkia: fotolog