2017 euskarazko komiki uzta
21. Hilabetean bat eta erdi baino gehiago.
Kopuru txikia?
Orain dela gutxi arte 12 ziren urtean. %tan aztertuz gero, igoera handia da.
Alabaina, garrantzia ez datza soilik kopuruan.
Gure ustez, euskaraz sortu edo euskarara ekarritako komikiaren arrakastak gutxienez bi esanahi du.
- Batetik, euskarak aisialdian irabazitako esparru txiki eta berri bat gehiago dugu komikiarena. Arte adierazpen garaikidea den heinean, aisialdia den heinean, kultura popularra den heinean, euskaraz komikiak irakurri ahal izatea handia da gero. Etena zirudien zaletasuna berrosatu eta gaurkotu dela esatea zilegi dela uste dugu. Are, euskal komikiaren oihartzunak ikerketa akademikora salto egin duela ematen du.
- Bestetik, komikiak euskaraz sortu edo euskaratu egiten dira ekonomikoki ere errentagarriak direlako. Komikiaren inguruko industriaz hitz egitea gehiegi bada ere, irakurzaletasuna indartu ahala komikien edizioa normalizatzea eta gehiago ugaltzea berri bikaina litzateke.
Urtea ez da amaitu, oraingoz 21 zenbatu ditugu. Eta baten bat gehiago ere izango da hor nonbait.
Arditutakoak / Mikel Begoña eta Adur Larrea
Asterix eta pertza / Goscinny
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa / Béka eta Marko
Darwin: teoriaren eboluzioa / Bayarri
De rerum natura 7 / Zaldieroa
Egungo euskal komikiaren historia / Jon Kortazar (zuzendaria) eta Iratxe Retolaza (alearen arduraduna)
Eusklabo alaiak / Asisko Urmeneta
Fast brains : adimen sortzailea eta nerabeak / Mikel Arbiza eta Joseba Larratxe
Hegoak astinduz / Laurent Galandon eta Arno Monin
Inozoen errua / Laurent Galandon eta Anlor
Isidoro Fagoaga: bada tenorea / Joseba Larratxe
Itzulera / Duhamel
Jaizkibel konpainia
Komikia: euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco / Kike Infame eta Mikel Begoña
Neska hura hegan hasi zen eguna / Béka eta Marko
Santa familia / Eider Rodriguez eta Julen Ribas
Sorgin seinalea / Gregorio Muro eta Daniel Redondo
Tipi-tapa / Susanna Martín
Waluk / Ana Miralles eta Emilio Ruiz
Wounded / Damien Marie eta Loïc Malnati
Zulo bat oroimenean / Roger Seiter eta Pascal Regnauld