2017an ikusiena gogoratuz
Gure emisio kanaletan interes gehien piztu duten ekitaldietako batzuk aukeratu ditugu. Behean dituzue 2017an etxe honek antolatutako zikloetako hitzaldiak eta mahai-inguruak gogoratzeko bideoak. Lehenengo hirurak "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloko hitzaldiak dira.
"Hace 36.500 años: un año en la Prehistoria de Gipuzkoa", Alvaro Arrizabalaga Valbuena
Hitzaldi honetan ohiko aurkezpenen formatua aldatzen saiatuko gara, formatu diakronikotik zeharkakora pasatuz.Ausaz edo hautatu dugu Gipuzkoaren Historiaurreko urte bat, eta lau urtaroetan lurraldea zeharkatu zuten ehiztari-biltzaile taldeen larruan jartzen saiatuko gara.Alderdi batzuetan dagoen erregistro gabeziak behartu egiten gaitu kontuz zedarritzera akademikoki ezagutzen duguna eta hurbileko (eta urrunagoko) lurraldeetako informazioaren arabera uste duguna.
"Euskal Herriko ekonomia Antzinatean", Jokin Lanz Betelu
"Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloko hitzaldia. Euskal Herriko antzinaroa are gaur egun gai nahiko iluna dela esan dezakegu. Hala ere, aurkikuntza arkeologikoek kultura eta ekonomia erromatarraren sarrera erakutsi dute azkeneko hamarkadetan. Tesi tradizionalean ager-saltus banaketa geografikoa inposatu egin da, eta oraindik ere nolabait erabilgarria izaten jarraitzen badu ere, argi dago kostaldeko eremuetan interes ekonomikoa zuten jarduerak bultzatu zituela Erromak, nekazaritza, arrantza edo meatzaritza bezalako aktibitateen bidez.
"Errepublikanismoa Gipuzkoan II. Errepublika aurretik", Unai Belaustegi Bedialauneta
Errepublikanismo antolatua 1868 amaieran plazaratu zen lehendabiziko aldiz eta demokraziaren aldarrikapena izan zen euren ezaugarri nagusienetariko bat. Demokraziaren aldarrikapenaz gain, monarkiaren aurkakotasunagatik, estatu laikoaren eta modernitatearen defentsagatik nabarmendu ziren errepublikanoak orokorrean. Euskaldunei eta gipuzkoarrei dagokienean, ezaugarri hauez gain, euskal probintzien autonomia ere sarri agertu zen euren mitin, hitzaldi eta kroniketan eta orokorrean, foruekin lotutako autonomia izan zen. II. Errepublika eta errepublikanismoa bera ongi ulertzeko, ezinbestekoa da 1931 aurreko kultura politiko hau eta bere ingurukoekin izan zituen harremanak ondo ulertzea.
"Lecciones psicoanalíticas sobre la guerra. I", Vilma Coccoz
Saihestezinak al dira gerrak? Zeri erantzuten diote indibiduoaren indarkeriak eta ankerkeriak? Zibilizazioaren eragina giza portaeran. Arreta psikoanalitikoa gerra eta larrialdi egoeratan. Bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako. Onargarria al da?
"Lecciones psicoanalíticas sobre la guerra. II", Vilma Coccoz
Gerra: norberaren heriotza eta besteena. Memoria eta transmisioa. Gerraren esperientzia subjektiboak eta ezin esanezkoa dena. Traumaren eta historiaren ikusmolde psikoanalitikoa. Inkontzientearen bidea gerraren arazoaren aurrean.
"Lecciones psicoanalíticas sobre la guerra. III", Vilma Coccoz
Hil-irrika: kontzeptu freudianoa. Zer erakusten du gerrak politikari buruz? Zergatik mespretxatzen, gorrotatzen eta gaitzesten dute elkar herri eta nazioek, bakealdian egonda ere?
"Traizioa bikaintzen (itzulpengintzaz-autoitzulpengintzaz)", I. Rozas, D. Sarriugarte
"KMko solasak". «Traduttore, traditore» salaketa aurrenekoz erabili ei zuten Danteren Divina Commedia frantsesera eroandako itzultzaileen lana epaitzean, jatorrizkoari leial ez izatearen ondorioz literatur lan handi-handi bat txikitu bide zutelako. Gregory Rabassa itzultzaile omentsuak argi ebatzi du esaera horren gainean: «itzultzea traizioa bada, traizio egin dezagun ahalik eta ondoen» (Karlos del Olmo).
"Poesía clara - Poesía hermética (dos formas de decir lo real)", K. Iribarren, E. Varela
"KMko solasak". "Poesia lanetan, bide argiaren lorratzak ia aho batez onartu den iritzia ekarri du: ulertzen ez den guztia egilearen trebetasun faltari lotuta dago, ez da aukera estetiko bat. Modu horretan, irrazionalismo edota hermetismoaren gaitasunari ez zaizkio beste eginkizun batzuk onartuko. Bizirik egoteaz batera ematen den poesia batetik poesia ilunenera, saiakera bera bizitzaren bidea eten, hura entomologo baten irmotasunez auskultatu eta hartatik errealitatea gogoraraziko digun zerbait ateratzeko" (Jon Obeso).
"Una vida de aprendizajes. La universidad de la experiencia", Elvira Lindo
"Diferentziaren goraipamena. Akademia erraria, 1955-2017". Hainbat lekutan bizi ondoren, Elvira Lindo Madrilera joan zen bizitzera familiarekin, 12 urte zituenean, eta han beteko du bere lan profesionalaren zatirik handiena. Kazetaritza ikasketak egiten ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 1981. urtean Espainiako Radio Nacional irratian hasi zen lanean, eta bertan era guztietako lanak egingo ditu. "Los trapos sucios" lanarekin Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabaziko du 1996an. 1998an, helduentzako lehen eleberria argitaratu zuen, "El otro Barrio", eta pantaila handira eraman zuen. 2005ean, Biblioteca Breve de Novela saria irabazi zuen, Seix Barral argitaletxeak ematen duena, "Una palabra tuya" lanarekin, hainbat hizkuntzatara itzulita.
"Literaktum. Sara Mesa & Marta Sanz. Visiones de la novela III", S. Mesa, M. Sanz
Marta Sanz, besteak beste, Lección de anatomía eta Farándula nobela esanguratsuen egilea da. Sara Mesa poeta eta ipuin zein nobela egilea da. Bere lanen artean, aipatzekoak dira Cicatriz eta Mala letra. Gaur egungo literatura espainiarreko bi idazle garrantzitsu hauek solasean ariko dira literaturaz, eta bereziki nobela generoaz, duten ikuspuntuari buruz. Solasaldia Katixa Agirrek gidatzen du.