2018an ikusiena gogoratuz
2018an gure emisio-kanaletan interes gehien piztu duten ekitaldietako batzuk hautatu ditugu zuentzat. Hitzaldiak, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak... aurki ditzakegu, bai etxe honek antolatuak, bai espazio hau lagatzen zaien beste erakunde batzuek antolatuak, guztiona baita. Behean dituzue zuen interesekoak izatea espero dugun bideoen estekak.
"Euskal emakumeak Behe Erdi Aroan. Bizi zikloak, ahalmenak, gizarte 'rol'-ak, eta lana", Janire Castrillo
XIV. eta XV. mendeetako euskal emakumeei buruz iturri historikoek ematen duten ikuspegia azalduko da. Batetik, zein etapetatik pasatzen ziren jaiotzatik hil arte beren familiaren baitan: dontzeila izatea, ezkontza, senar-emazte harremanak, alarguntza egoera… Bestetik, emakume izateagatik esparru publikoan jarduteko pairatzen zituzten mugak. Baita ere, komunitatean egokitzen zitzaizkien eginkizun eta ardurak, eta lan munduan betetzen zituzten funtzioak.
"Medicamentos, ¿salud o puro negocio?", Medicus Mundi
Juan Erviti López Farmazian doktorea da. Gaur egun, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa ataleko burua. Nafarroako Informazio Farmakoterapeutikoaren Aldizkariaren editore ohia da ere.
"El inconsciente y la sexualidad", Vilma Coccoz
Freuden aurkikuntzek erakutsi zuten giza sexualitatea eta biologia independenteak zirela; begien bistan geratu zen animaliekiko zegoen aldea, horientzat instintuari jaramon egitea bide segurua baita dituzten beharrak asetzeko. Gizakia, aldiz, hizkuntzaren gatibu da, eta hainbat bidegurutze gainditu behar izaten ditu bere barnean trauma, argitu gabeko enigma edo agindu ulertezin gisa bizi duen sexualitateari irtenbide bat eman ahal izateko. Norberak egin behar izaten dio aurre zenbait faktorek baldintzatzen duten esperientzia konplexuari. Esperientzia horretan funtsezkoak izaten dira haurtzaroko traumen eragin inkontzientea, desiratua eta babestua izan den modua, edota gurasoen genero desberdintasunak klandestinoki interpretatzera iritsi zen modua. Zer desberdintasun aurkitu zituen psikoanalisiak gizonen eta emakumeen artean? Zer ekarpen egin zion Lacanek sexualitate femeninoaren ikuskerari?
"Urtebetetze festa", Bagera-Booktegi
Eider Rodriguezen obraren inguruan irakurketa eta solasaldia. Egilea, publizitate eta zinema ikasketak egin zituen, eta kazetaritzaren eta literaturaren esparruan garatu zuen bere jarduera. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. 2018an, Euskadi Literatura Saria saria jaso zuen euskarazko literatura sailean, Bihotz handiegia lanagatik. Bere literatur lanak genero ezberdinak hartzen ditu: ipuina, saiakera, epistolar generoa, haur literatura eta komikia.
"778. La batalla de Errozabal en su contexto histórico", Editorial Ekin
Orreagako batailaren historiak 180 graduko bira ematen du "778: La batalla de Errozabal en su contexto histórico" Xabier Irujoren argitalpenarekin. Liburu honek 778ko kanpaina militarra nola antolatu zen, nortzuk borrokatu zuten eta gatazka non gertatu zen azaltzen du, mapa zehatzak barne. "Gudua bera, amaiera eta horren ondorio politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak deskribatzen dituen liburua da".
"Presente y futuro de los museos", Miguel Zugaza
Canal Europa egitasmoaren baitan, Donostiara datorkigu Miguel Zugaza Miranda. Durangon jaioa, Arte Ederretan lizentzia eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalaren zuzendariorde izan da (1994-1996), Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria (1996- 2002) eta Pradoko Museoaren zuzendaria (2002-2017). 2017tik Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria da berriz ere.
"Lo que nos ocultan sobre las pensiones", Duintasun elkartea
Nekane Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziaduna da. Genero ikerlaria ere bada emakumeak ekonomian egiten duen ekarpen ezkutuan, eta hogeita bost urte baino gehiago daramatza ekonomialari lanetan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailean.
"Ensayos clínicos preventivos en la enfermedad de Alhzeimer preclínica", Afagi
“Ensayos clínicos preventivos en la enfermedad de Alzheimer preclínica: Investigación pionera en Gipuzkoa hacia la prevención de la demencia". 2018 Nazioarteko Alzheimer Egunaren kanpaina barruan kokatutako hitzaldia.
"Sistema payo patriarcal", Agifugi
Hizlaria, Silvia Aguero, ijitoa, mestizoa eta feminista da. Langilea etxean. Ghettoan ijitotasuna deskubritu zuen, handik kanpo, antigitanoen jazarpena. Pikararen kolaboratzailea, indarkeria etno-obstetrikoaren aurkako Romaniar arrosen iraultzaren nazioarteko kanpainaren sustatzailea ere bada, baita Mundua gitanizatu nahi dugu familia blogaren editorea ere.
"Tras los pasos de Elcano", Asotegi
Hizlaria, Alberto Apodaca Garaigordobil, Historian lizentziaduna da Uneden, saiakeragile eta eleberrigile historikoa. "Yo Elcano" eleberri historiko bat da, non egileak XVI. mende haserretuaren lehen hamarkadetako gertaera loriatsu edo desirekienak zeharkatzen dituen. Lan honek % 99ko errealitatea du eta % 1ekoa dialogoentzat. "Elkanoren Odisea Homerorena baino askoz handiagoa da, hartan ez baitago begi bakarreko polifemorik, ezta Ulisesen tripulazioari burua galaraziko dion sierena-kanturik ere. Dena da erreala bizitza bera bezala!".