Crossover. Telesailen Kultura Jaialdiaren VI. edizioak atal berria estreinatuko du: 'Gourmet telesailak'
Lehen saioa martxoaren 31n izango da, 21:30etan, eta bigarrena, apirilaren 1ean, 12:00etan
Crossover. Telesailen Kultura Jaialdiaren VI. edizioak atal berria estreinatuko du: 'Gourmet telesailak'
Crossover. Telesailen Kultura Jaialdiaren VI. edizioa nobedadeekin dator. Atal berria estreinatuko dugu: Gourmet Telesailak. Bertan, menu zoragarria bat telesailei buruzko hitzaldiekin konbinatzea proposatzen da.
Bi saio izango ditugu. Lehena martxoaren 31n izango da, AFARIA, 21:30etan, Convent Garden-en, eta Caballero neba-arrebak Laura eta Alberto, gonbidatuko ditu, Espainiako ikus-entzunezkoen sortzailerik garrantzitsuenetariko bi baitira, Aquí no hay quién viva, La que se avecina edo Machos Alfa sakonera duten proiektuen atzean daude eta.
Bigarren Saioa, APERITIBOA, eguerdiko 12:00etan izango da LABen (Tabakaleran). Han elkartuko dira Jorge Bretón eta Sasha Correa, Basque Culinary Centerreko taldekideak, eta ahosabai bikainontzako solasaldi bat eskainiko digute. Breaking Bad edo El juego del calamar bezalako produkzioen azterketa handiena eta onena dastatuko dugu.
Gourmet Afarira zein Gourmet Aperitibora etorri nahi izatekotan, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hurrengo estekan eman ezazu.