Koldo Mitxelena Kulturunea, antzerkiaren plaza
Arte honen Nazioarteko Egunean, gordetzen ditugun funtsak gogoratuko ditugu

Koldo Mitxelena Kulturunea, antzerkiaren plaza
XV. mendetik aurrera, euskarazko antzerkiari buruzko dokumentazioa topa daiteke, betiere ikuspegi tradizional eta kristauari lotua. Hortik, pastoralak eta maskaradak. Hiru mende geroago, XVIII. mendean, euskal antzerkiak bultzada handia izan zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta haren sortzaile Francisco Xabier Muniberen eskutik. Urte horietatik, Marcelino Soroa, Joanes Etxeberri edo Toribio Altzaga aipa genitzake, azken hori, Academia de la Lengua y Declamación Vasca - Euskal Iztundearen zuzendaria. Pierre Lotiren Ramuntxo, Katalina Eleizegiren Garbiñe eta Ezer ez ta festa proiektuak, azpimarratzeko. Geroago, Gerra Zibila hasi zenean, Maria Dolores Agirrek aipaturiko eskolaren zuzendaritza hartu zuen.
KMKri dagokionez, funts ugari ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak. Kartelak, eskuizkribuak, argazkiak, aldizkariak edota grabazioak. Denboran zehar egindako ibilbidean Julio Urquijo, Aitzol, Antonio Zabala edo Alfonso Sastreren mailako euskal antzerki-irudiak topa daitezke. Lehen aipatu dugun Altzagaren zuzendaritzapean, ezinbesteko harribitxia: Anales de la Escuela de la Lengua y Declamación Euskara.
Pasarte horiek guztiek aktore askoren uneak eta oroimena isladatzen dituzte. Euskal Herri osoan zehar kultura eta euskara hedatu zituzten eszenako profesionalak. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, gure historiako orrialde, txoko eta etapa guztiak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, egungo izatea iraganetik ulertua izateko.