2024ko mailegatuenak
2024 urtea amaitzear dago eta irakurketa-zerrenda interesgarri bat uzten digu. Liluratu gaituzten liburuak eta aurten KMK Liburutegian gehien irakurri diren autoreetako batzuk. Literaturaz gain, zinemak eta telesailek arrakasta handia izaten jarraitzen dute KMK-ko erabiltzaileen artean.
2024ko mailegatuenak
Nahiz eta oraindik azterketa eta txosten ofizialen emaitza ez jakin, badirudi argitalpen-merkatuak egoera onean jarraitzen duela 2024 urtean. Ikusiko dugu zeintzuk diren sektoreko erakunde eta profesionalen ondorioak, baina Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik ekoizpen editoriala itzela izaten jarraitzen duela esan dezakegu. Horrekin batera, gure irakurleek azken nobedadeen nahiz klasikoen bila datozela baieztatu dezakegu. Urtean 46.000 mailegu baino gehiagorekin, 2024an Liburutegiaren mailegu-gune berria, Errege Katolikoen kaleko 16an dagoena, sendotu egin da irakurleen artean.
Urteko irakurrienak
Baina, zeintzuk izan dira 2024an gehien irakurri diren obrak? Xehetasun gehiago emango dizkizuegu jarraian baina ezagutu ditzagun lehenago 2024ko hamar irakurrrienak:
Generoen eta euskarrien araberako azterketa xeheago batean, fikziozko lanak dira oraindik gehien eskatzen direnak. Eleberria izan da gehien irakurri den generoa, baina komikien etengabeko hazkundea nabarmena da, bai argitalpen kopuruari dagokionez, bai irakurleei dagokienez. Euskaraz zein gaztelaniaz, binetak jarraitzaile ugari izaten jarraitzen du.
Hauek izan dira fikziozko lanik irakurrienak:
- El ladrón de rostros / Ibon Martín.
- Golpe de gracia / Dennis Lehane.
- Reina roja / Juan Gómez-Jurado.
- La mala costumbre / Alana S. Portero.
- Blackwater. I, La riada / Michael McDowell.
- La asistenta / Freida McFadden.
- El descontento / Beatriz Serrano.
- Todo vuelve / Juan Gómez-Jurado.
- La gitanilla / Miguel de Cervantes.
- El faro del silencio / Ibon Martín.
Eta hurrengo hauek 2024an gehien mailegatu diren komikiak:
Hori bai, KMK Liburutegiaren ezaugarri nagusienetako bat bere ez-fikziozko bilduma zabal eta aberatsa da. Horien erakusgarri da genero horretako lanen eskaera handia; besteak beste, historia, erlijioa eta psikologia, biografiak eta bidaia-gidak. Hauek izan dira 2024an gehien mailegatu diren ez-fikziozko lanak:
- Subcampeón / Ander Izagirre y Zuhaitz Gurrutxaga.
- Libre: el desafío de crecer en el fin de la historia / Lea Ypi.
- Resetea tu mente: descubre de lo que eres capaz / Mario Alonso Puig.
- Sociología de la religión / Max Weber.
- Ritual y religión en la formación de la humanidad / Roy A. Rappaport.
- Neurociencia del cuerpo: cómo el organismo esculpe el cerebro / Nazareth Castellanos.
- Observar el arroz crecer: cómo habitar un mundo liderado por China / Julio Ceballos.
- Hábitos atómicos: cambios pequeños, resultados extraordinarios / James Clear.
- Acontece que no es poco / Nieves Concostrina.
- No me gusta mi cuello: y otras reflexiones sobre el hecho de ser mujer / Nora Ephron.
- Abraza a la niña que fuiste: sana las heridas del pasado y reconecta con tu interior / Marta Segrelles.
Aurten ere, zinemak eta telesailek arrakasta handi izan dute, eta euskarri ez-bibliografiko mailegatuena bihurtu dira. Eta zer da ikusi dena? Urteko film arrakastatsuenetako batzuk, baina baita film klasikoren bat eta zinema alternatiboagoren bat ere. Filmen aniztasun geografiko handia izan da, zinema espainiarra, britainiarra eta amerikarra, baina baita japoniarra, korearra edo islandiarra ere. Hauek izan dira 2024ko film ikusienak:
Euskaraz eta emakumezkoek idatziak
Zenbait euskal egileen lanak gehien mailegatutakoen artean ikusi ahal izan ditugu. Hori bai, askotan gaztelaniazko lan edota itzulpenekin. Hori bai, euskarazko lanek ere mailegu kopuru interesgarria izan dute. Kasu honetan, liburuez gain (komikiak bereziki), musikak ere leku garrantzitsua du. Hauek izan dira 2024ko euskaraz mailegatuenak:
- Pazko gaierdi ondua / Benito Lertxundi.
- Xan / Maialen Arestegui Emma.
- Maitasun kapitala / Karmele Jaio.
- Hitaz oroit / Benito Lertxundi.
- Bi ahizpa / gidoia, Isabelle Sivan; [itzulpena, Miel A. Elustondo].
- Palestina / Joe Sacco ; [itzulpena, Julen Gabiria].
- Lirio zuria / testua, Fabcaro; [itzulpena, Maddalen Arzallus Antia].
- Behin bizitzea / Gari & Maldanbera.
- 1512, Nafarroa, amets urratua / gidoilaria, Joseba Asiron; itzultzailea, Mitxel Murua.
- Persepolis / Marjane Satrapi ; itzultzailea, Irene Arrarats Lizeaga.
Emakumeek gogor zapaltzen jarraitzen dute, eta asko dira mailegu-zerrendetan daudenak, bai literaturan, bai zineman. Horien artean, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Uxue Alberdi edota Yurre Ugarte euskal sortzaileak nabarmentzen dira.
2024ak hamaika izenburu utzi dizkigu irakurtzeke, eta egile asko deskubritzeke. Ziur gaude urteko mailegatuenen errepaso labur honek irakurketa berriren bat iradoki dizuela. Gure Errege Katolikoen gunean itxarongo zaituztegu irakurketaz, musikaz eta zinemaz gozatzen jarraitzeko.
Ongi etorriak izan zaitezte beti KMK Liburutegira!