25 urte Rosarenean. Rosa Valvederen atzera begirako erakusketa
Beti izan dut urrezko garai hartako oroitzapenak transkribatzeko gogoa. Orain nahi baino gehiago luzatzeko materiala izango nuke; gauza ederrak eta gaiztakeriak konta nitzake, baina oroimenean gordeko ditut, gaizkiulertuak saihesteko. Jesus! Gaur egun erraza da gero gaizkiulertuak sortzea. Kontrakoa, errespetu handiz, lagunek merezi duten bezala, deskribatuko dut.
1970, aita hil zen urtea. Nik 17 urte nituen. Gertakari honek eta politikak nire bizitzan zuen lehentasunak artea bigarren maila batera baztertzera behartu ninduten; izan ere, ondoko mezua jasotzen nuen, ia agindu gisa (orain asko bat etorriko dira hura akats handia zela esaten): arteak iraultzako lanetik arreta galarazten zuela. Hala ere, inoiz ez nion pintatzeari utzi, ganbara bat alokatuz edo amak utzitako gela batean; beti interpretazio bikoitza zuten gauzez inguratzen nintzen, eta teoriak sortzeko giroa sortzen nuen.
1975. urtean, lana serioago, edo serioxeago, hartuko nuenean, Sistiagaren akademian egindakoez gain, 12 koadro inguru bakarrik nituen, Titanluxekin edo ahal nuenarekin pintatutakoak, eta batez ere, objektuen bidez, kutxa edo kaiolatan itxitako munduak sortzen nituen...
Rosa Valverde
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28