46. Angulemako komiki azoka internazionala

Aurten, 2019an, urtarrilaren 24tik 27ra ospatuko da Europa mailan komikiaren inguruan burutzen den azokarik esanguratsuena, handiena, hiria bera bere baitan hartzen duena.
Erakusketak, argitaletxe zein bestelako elkarteen postuak, museoa, liburutegia, denda eta tabernak, emanaldi bereziak, sariketak… Datu solte batzuk ematearren:
1500 komikigile baino gehiago elkartuko dira Anguleman.
2500 metro karratuko espazio berria zabalduko dute aurten manga munduari buruz.
12 erakusketa. Garrantzitsuena Batman pertsonaiaren 80 urteen ingurukoa.
4 masterclass: Batmani buruz JOCK, Frank Miller, eta Paul Dinirekin ; Tayto Matsumoto ; Tsutomu Nihei ; Riad Sattouf eta Tewkik Hakem
Sari emateak. Sari nagusia Rumiko Takahashi ; ohorezko saria Frank Miller
Hainbat tailer eta topaketa: Emil Ferris, Milo Manara, Bernadette Després…
Festival International de la Bande Dessinée Angoulême
Rumiko Takahashi gure katalogoan