6ko 12. Masafumi Yamamoto eta hamaika poeta

Argazkia: Chema Alvargonzalez
2012.05.10 - 2012.06.09
Erakusketa honetan collage originalez eta eskuz idatzitako poemez osatutako hamabi liburu aurkituko ditugu. “6ko 12” deritzan proiektu hau Masafumi Yamamoto-k eta Juan Bufill-ek koordinatu dute. Berebiziko esperientzia izan da Bartzelonan bizi den artista plastiko japoniar honen eta lau hizkuntza ezberdinetan – gaztelera, katalana, galiziera eta euskara – abstrakzio modu desberdinak lantzen dituzten hainbat poeten artean.
Hemen aurkezten diren hamabi liburu hauek originalak eta ale bakarrak dira. Hauetako bakoitza Yamamoto-ren sei collage originalen segidaz osatua dago, eta collage bakoitzak ondoan daukan eskuz idatzitako poema batekin elkarrizketa modukoa sortzen du. Poemen egileak hauek direlarik: Alfonso Alegre Heitzmann, Vicenç Altaió, Noni Benegas, Juan Bufill, Chantal Maillard, Juan Ramón Makuso, Pello Otxoteko, José María Parreño, Andrés Sánchez Robayna, Benet Rossell, Eva Veiga.Testu guztiak argitaragabeak dira eta elkarrizketa modukoa sortzen duten collage horietan inspiratuak, hain zuzen ere. Poema bakoitza bere erara Yamamoto-ren lan plastikoak azaltzen duen abstrakzio liriko bereziaren baliokide literario modura kontsidera daiteke.
Honako esperientzia honek Yamamotok aurretik egindako beste ekimen batzuekin harremana dauka; izan ere, Yamamotok duen lanaren ildo nagusienetako bat poesia eta bere lan plastikoaren arteko elkarrekintzak lantzea baita. Ildo hau jarraituz bestelako proiektuak egin izan ditu, eta erakusketan ere egongo direnak, Yves Bonnefoy, Michel Butor, Joan Brossa, Pere Gimferrer eta herrialde desberdinetako poeta eta idazle ezberdinekin batera.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17