70 urte Bigarren Mundu Gerra bukatu zela
Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean nazio gehienak inplikatu ziren gatazka militar bat izan zen. Alde batetik, Aliatuak (Britania Handia, Frantzia, Sobiet Batasuna, Estatu Batuak, besteak beste) eta bestetik, Ardatza osatu zuten potentziak: Alemania, Italia eta Japonia.
Historiako gatazka armatu handien horretan 100 milioi militar baino gehiagok hartu zuten parte, eta 50 eta 70 milioi inguruko biktima egon ziren, kontinente guztietan banatuta. Berlin hiria 1945eko maiatzean hartu zuten mendean indar sobietarrek, eta alemaniarrak 1945eko maiatzaren 7an errenditu ziren. Abuztuan, Ozeano Bareko gerra amaitu egin zen, Estatu Batuek Hiroshima eta Nagasakin bonba atomikoak erabili eta handik gutxira, ehun eta hogei mila zibilen heriotza bat-batean eragin ondoren.
Japonia, berriz, formalki, irailaren 2an errenditu zen.
Zazpigarren arteak eskaintza oparoa egin dio gerra odoltsu horri, amaierako une gogoangarri asko jasoz (egunak, lekuak eta gudaldi erabakigarriak).
Abuztuaren 17tik 22ra bitartean, hainbat film ikusiko ditugu, Bigarren Mundu Gerraren agertoki garrantzitsuenetara eramango gaituztenak.