A-25: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Azaroaren 25ean Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, bi helbururekin: batetik, munduko herrialde guztietan emakumeen aurka eragindako indarkeria salatzea, eta, bestetik, indarkeria hori desagerrarazten lagunduko duten legeetan gauzatutako konpromiso politikoak aldarrikatzea.
1960ko azaroaren 25ean, Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal erailak izan ziren Dominikar Errepublikan. Hiru ahizpak, Las Mirabal edo Mariposas izenez ere ezagunak egin zirenak, Rafael Leonidas Trujilloren diktaduraren aurkako jarrera irmoagatik exekutatu zituzten, hainbat aldiz espetxeratu, bortxatu eta torturatuak izan ondoren.
Gertakari triste hori ez ahazteko, 1981ean, Latinoamerikako mugimendu feministak ordutik urtero ospatzen den Eguna ezarri zuen.
Liburutegian interesgune bat prestatu dugu lehenengo solairuan, gizarte honetako gaitz honen inguruko irakurketa proposamen batzuk eginez.