Abenduko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Abenduko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Julen Apella Santamaria-ren “Sakelako bihotzak” eleberriak bi pertsonaia nagusi ditu: Jokin eta Felix. Unibertsitateko azken ikasturteetan daude, elkarrekin adiskide badira ere izaeraz eta jatorriz oso ezberdinak dira. Bata, langile-familiakoa, zentzuzkoagoa eta hotzagoa da; bestea, berriz, jendaurrean moldatzeko erraza eta zaratatsuagoa, etorkizuna duen familia burges batekoa. Nobela honetan haien bideak, harreman pertsonalak eta bizi dituzten gorabeherak nahasten dira bizitza markatuko dien garaian.
Spikyri etorkizun polita segurtatu bazioten ere, lortu duen gauza bakarra merkatu ingeles batean txorizo postu xume bat aurrera ateratzea izan da, non eta 2008ko krisiak utzitako testuinguru grisean. "El rey del chorizo" eleberriak, bakardadearen, prekarietatearen eta aurreiritzien aurka borrokan dabiltzan pertsonaiak lantzen ditu. Ahots dibertigarri eta aldi berean sentikorra erantsiz narrazioari Javier Jiménez Cuadrosek kontatzen du mundua hankaz gora jartzen ari zaien pertsonaiek nola mantentzen dituzten harremanak eta egunerokoak.
Angela Nestore Ferrantek "Leche cruda" eleberria argitaratu du. Bost urtez Italiatik urrun egon ondoren, Mia protagonista, Leccera itzuliko da ama zaintzera. Haren dementzia aurreratuak hitzik gabe utzi du, eta kantatzeko gai baino ez da izango. Kaleko katu baten presentziak, ustekabeko samurtasun bat piztuko dio emakumeari, gainera eraldaketa obsesibora bultzatuko du: alaba gisa maitasunik jaso ezin izan bazuen ere, orain agian beste modu batean gauzak sentitzeko aukera aurkituko dute. Lan honek komunikazioaren mugak aztertzen ditu, irudimenean, queer bulkada gisa, eta hizkuntzatik haratago maitatzeko modu berrien bilaketa bat da.
Isabella Hammad-en “Entra el fantasma”. Sonia Nasir, aktore britainiar-palestinarra, Palestinara itzuli da bere arreba bisitatzera eta Ramalako Hamleten bertsio arabiar batean parte hartzen hasiko da. Haifa, Gaza edo Jerusalem bezalako hiriak zeharkatu eta familia zein politika oroitzapenak berpizten dituen bitartean, etengabeko gatazka baten erdian aurkituko da: palestinarra izateak zer esan nahi duen zalantzan jartzen hasiko da. Entseatzen duen antzezlana, bere mamuekin, okupazioaren eta bere dilema pertsonalen isla bihurtuko dira.
Agnes Owensen “Una madre trabajadora” eleberriak Bettyren historia kontatzen du: bi seme-alabaren ama da eta berriro lanera itzuli beharra izango du egoerak eraginda. Bere erabakiak gatazka berri bat sortuko du etxean, gerratik traumatizatuta dagoen eta alkoholak markatutako egunerokoan murgilduta bizi den Adam senarra eta bere artean. Enplegu-agentzia bat zuzentzen duen igarle bati esker, Betty animalien portaerari buruz idazten duen abokatu zahar bati laguntzen hasiko da lanean, bikote-bizitzari eta genero-rolen kritikari umore beltzaren bidez heltzen dion nobela da honakoa.
Narratzaileak Arroagoiako mendiak bezain koloretsutzat aurkezten du Bernardo Atxagaren “Enarak” lana, eta irakurleak ere gozatuko duela iradokitzen du, suspentsea, umorea, sakontasuna eta hizkera arina uztartzen dituelako lan honek. Istorioaren ardatzean Urtain dago, azken pintore profesionala, eta harekin batera enarak ageri dira etengabeko hegaldian, kontakizunari bizitasuna eta haria ezarriz.
KOMIKIAK
"La nueva frontera" komikiak B pertsonaiaren Bruselako ibilbidea jarraitzen du A pertsonaiaren bila, bere harremanari forma emateko nahiak eta urgentziak markatutako topaketa. Estilo espresionista batekin, Blutchek narratiba tradizionala apurtzen du denborarekin, espazioarekin eta linealtasunarekin jolastuz. Emaitza obra bisualki hipnotiko da, elementu onirikoak eta psikoanalitikoak fusionatzen dituena maitasun bizi eta betierekoaren pasioa uztartuz.
"Moribundo" komikian, Egon, beldurrezko idazle izateko hautagaiak, bere buruari eutsi nahi dio, bere bizitza hondatzen ari den bitartean, Liz Tombstone Hollow Hill menderatzen duen banpiro leinu zahar baten oinordeko bakarrarekin duen harreman suntsitzaileak erakarrita. Heriotza baino, amaiera okerragora bakarrik eraman ditzakeen lotura kaltegarri batek elkartuta, biak dira Fran Mariscalen estreinako lan honen protagonistak: istorio ilun eta eldarniozko bat, izua eta larritasuna nahasten dituena lokarri bat hausteko beldurra eta, aldi berean, berriro hasteko irrika aztertzen dituena.
"Margot" komikiak Martin eta Xabier Etxeberriaren gidoia eta Arianna Pisaniren marrazkiekin burutu dute. Frantziako hego-mendebaldeko Landetan, lehenago basamortu izan zen eremuan, neskato batek amaren heriotzari aurre egin nahian bi munduren artean ibiliko da, zuhaitz bat buruz behera hazten den bitartean. Landa-fantasiaren eta modernitatearen artean, historiak beldurra, galera eta eraldaketa aztertzen ditu, irudimenak eta hitzek hazten nola laguntzen diguten erakutsiz, baita antzinako sineskeriek gidatuta ere, urraken zoria kasu.
"Los reinos silenciosos", Séverine Gauthier eta Jérémie Almanzaren komikia da. Tim Burtonen tankerako keinu gotikoak dituen lana. Persefone ostegun batean hil zen, hamabi urte zituela... edo hala zirudien, bere bizilagun Victor Columbariaren beilatokiaren egun berean, bera hil ondoren soilik ezagutuko gaitu Victor, mamuen artean aurrez aurre jartzen direnean. Charles eta Théophile, hasperen-bildumagileak, bi egun berandu iristen direnean, Persefonek ez du zalantzarik egiten harantzagoko atalasea zeharkatzean Victorren azken arnasa berreskuratzeko.
"La soledad de las cigüeñas", hainbat egilek egindako komikia da, besteak beste Juan Alcudia, Alberto Sanz eta Carmen Cantero. Soledadek urteak eman zituen senarrak gutxietsita, bere desioak baztertuz emazte eta ama perfektuaren papera hartzeko, haren heriotzak dena aldatu zuen arte. Gaubeilan, seme-alaben itzulerak aspaldiko gatazkak bersortuko ditu eta, gainezka eginda, Soledadek kanporatu egingo ditu eta hildakoari sakrifikatu zuen bizitza aurpegiratuko dio. Biharamunean, gaztetan irudimenezko munduei buruz idatzi zuen koaderno bat aurkitu, bere scout uniforme zaharra jantzi eta alde egindako ametsen atzetik irtetea erabakiko du, bizitzen hasteko inoiz ez dela berandu sinetsita.
Rafael Jiménez Sánchezek eta Carlos Aguilar Heblesek "Unamuno: entre los hunos y los hotros" komikia argitaratu dute. Miguel de Unamunoren bizitza indar handiz erretratatzen duen komikia. Lanak Unamonok Salamancan egin zuen ibilbide humanoa eta intelektuala aztertzen ditu, bere kontraesanak, borrokak, gaztetasuna eta 1936ko urriaren 12ko hitzaldi ospetsua erakutsiz. Bitartean, hiria historiaren funtsezko elementu bihurtuko da eszenatoki soil baino gehiago.