Abenduko musika nobedadeak
Hona hemen azaroan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Montauk talde gasteiztarrak bere bigarren lana, “Geruzak” izenekoa, argitaratu du. Egile-abestia da Montauken oinarria, Euskal Abesti Berrian zimendatua. Eta horixe da, hain zuzen, bere helburua, XXI. mendeko herri kantak berrinterpretatzen dituen kantautorea izatea. “Ur berri, Urte Berri” lanaren bidez Gabonetako abesti tradizional batzuk, gutxi ezagutzen direnak, errepasatzeko proposamena egiten du. Abesti profanoak eta ez hain profanoak, erlijiosoak eta ez hain erlijiosoak, erromantze oso zaharrak eta bertso modernoak; bertso, kopla eta melodien tradizio aberatsean oinarritutako hamabost abesti, moldaketa batzuekin eta ohiko Gabonetako topikoetatik aldenduta. Interpreteak Bixente Martinez, Izaro, Maddi Oihenart, Mikel Urdangarin, Maite Larburu eta Natxo de Felipe dira.