Abenduko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko.Koldo Izagirreren “Dumitru biluzik” lanean, protagonistak identitateari, maitasunari eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa egiten du. Joanes Urkitxok, “Orratza eta kaltea” bigarren eleberrian, heroinak 80ko hamarkadan Ondarroan eragindako sarraskiari buruz hitz egiten du. Iñaki Irasizabalek “Arrakastaren aparrak” azken eleberrian kazetaritzaren argi-ilunei heltzen die. “Hondarrak” Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberria gatazka armatuari eta memoriari buruzkoa da, familia bereko hiru belaunaldiren bitartez. Eta laurogeita bi urte geroago, Ramón de Belaustegigoitiaren “Euzkadi en llamas” lanaren berrargitalpena, Euskal Herriko Gerra Zibilari buruz gatazkaren urte beretan argitaratutako eleberri panoramikoena eta zabalena.