Abenduko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Santiago Posteguillo eta Ayanta Barilli dira 2018ko Planeta Sariko irabazlea eta finalista. Obra irabazleak, “Yo, Julia” izenekoak, Julia Domma enperatrizak eta bere senar Septimio Severok boterea nola lortu zuten kontatzen digu, abiadura bizian, alegia, Cómodo enperadorea erori eta gero. Eta eleberri finalista, “Un mar violeta oscuro” izenekoa, XIX. mende erditik gaur arte emakumez osatutako familia baten historia da, emakumeek kontatuta. Eta azkenaldian argitaratutako hauek: Julia Navarroren “Tú no matarás”, Toti Martínez de Lezearen “Llanto en la tierra baldía”, edo Juan Gomez-Juradoren “Reina roja”.