Abenduko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Javier Sierra eta Cristina López Barrio dira Planeta Sariaren 2017ko irabazlea eta finalista, hurrenez hurren. Saria irabazi duen obrak, “El fuego invisible” izenekoak, Dublingo Unibertsitateko David Salas deritzan aditu batek Grial Santuaren bila egiten dituen ibilerak kontatzen ditu, eta Sierraren eleberri batetik espero daitekeen guztia dauka: ikerketa zientifikoa, hilketa bat, eta intriga, erudizio dosi askorekin nahastua. Eta obra finalista, “Niebla en Tánger” izenekoa, emakume batek bere amorantearen bila egiten duen ibilera da, gau batean ezagutu eta berehala desagertzen baita. Misterioa, ikerketa ia poliziakoa, eta literatura asko, Flora Gasconek protagonizatua.