Abenduko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko.

Xabier Gutiérrez donostiarren “El refugio de las mariposas” suspensez, misterioz, ironia dosi handiz eta umore beltzez betetako kontakizuna da. Entretenimendua, mugako egoerak eta, jakina, “noir gastronómico”a non janariak beste pertsonaia baten kategoria hartzen du bilbean. Katixa Agirre idazleak “Berriz zentauro” eleberri berria aurkeztu du, abenturaz betetako liburu bat, non ironiaz eta trebetasunez gogoeta egiten duen errealitate paraleloei, ihes egiteko premiari, autoengainuari eta sexualitatearen ertzei buruz. Eta Aixa de la Cruzek itzuli du “De nuevo centauro”. Pedro Simónen “Los incomprendidos” beste bidaia askori buruz hitz egiten duen bidaia baten istorioa da. Haurtzarotik nerabezarora bitartekoa, gurasoena, aitona-amonena, eta guztiok beldur dugun beste bidaia horren historia ere bada: gure iragan ilun eta sekretuaz hitz egiten duena. Susanna Tamaroren “Una gran historia de amor” eleberriak funtsezko galderak planteatzen ditu gizakiek eratzen dituzten loturei buruz, aldatzeko dugun gaitasunari burz eta lotzen eta bereizten duen helmugari buruz. Eloy Morenok “Cuando era divertido” seguruenik bere proiekturik pertsonalagoa aurkeztu du. Izan ere, ehunka mila irakurlek propiotzat hartuko duten gai bati heltzen dion eleberri bat da. Cormac McCarthyren “El pasajero” moralitateari eta zientziari, bekatu legatuari eta giza kontzientzian kokatzen den erokeriari buruzko nobela hunkigarria da. Eta “Stella Maris”, Jainkoaren, egiaren eta existentziaren nozioak zalantzan jartzen dituen ikerketa filosofikoa da. Eduard Palomares intriga, erretratu soziala eta ironia batzen dituen nobela beltz liluragarri batekin itzuli da, “Igual que ayer”. Cristina Araújo Gamiren “Mira a esa chica” nobela itsugarria da, adiktiboa, beharrezkoa, neska baten nerabezaroaren amaierako esperientzia dramatiko bati buruzkoa.