Abian da Joxan Artze ikerketa saria
Maiatzaren 3ra arte izango da izena emateko aukera.
Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko helburuarekin sortu zen Mikel Laboa Katedra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker.
Bada, Joxan Artzeren oroimena ohoratzeko, haren izeneko ikerketa-saria sortu dute, sortzailearen poesia eta literatura lanen inguruko ikerketa sustatzeko.
Deialdi publikoa argitaratu berri da, doktorego aurreko kontratu bat formalizatzeko EHUn, doktorego-tesia euskaraz egiteko honako ikerketa-lerro honekin erlazionaturiko ikergai baten inguruan: Euskal poesia eta literatura: XX. mendeko euskal poetak eta idazleak.
PROZEDURA
- 2019an doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da.
- Kontratatuak izan daitezkeen hautagaiek masterra edo horren baliokidea amaituta izan beharko dute kontratua sinatzeko unean (2019ko ekaina).
- Mikel Laboa Katedraren ikergaietako bost aditu doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta tesi-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuena lortu eta kontratatua izatea merezi duen hautagaiaren izena proposatuko dio Mikel Laboa Katedraren zuzendariari, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei egoki iritziko ez balie, 2019an kontraturik egin gabe utz liteke.
- Aukeratutakoak doktorego aurreko urte beteko kontratu bat lortuko du, beste hiru urtez luzatzeko modukoa, Euskal Herriko Unibertsitateko sail edo institutu batean tesia egiteko. Laguntzen ezaugarriak “UPV/EHUko Ikertzaileak Prestatzeko Kontratazioa Egiteko Deialdia (2018)” deialdiaren 5. oinarrian jasotakoak izango dira. Matrikulazio-gastuak aukeratutako doktoregaiak ordainduko ditu.
- Doktorego aurreko kontratu hori UPV/EHUren bidez formalizatuko da.
- Tesiaren defentsa kontratua amaitu baino lehen egingo balitz, kontratatuak Doktore-titulua eskuratzen duen hilaren azken egunean etengo da kontratua. Kontratatuaren obligazioa izango da tesiaren defentsa-data aurretiaz (gutxienez aste bete lehenago) jakinaraztea Mikel Laboa Katedraren zuzendariari.
- Doktoregaiak urtero aurkeztuko dio Mikel Laboa Katedraren zuzendariari, maiatzaren 30a baino lehen, urtean egindakoaren txostena eta hurrengo urteko eginkizunen aurreikuspena. Txosten hori tesi-zuzendariak sinaturik entregatuko da. Txostenaren ebaluazioaren arabera berrituko da kontratua, betiere aurrekontu nahikoa izanez gero.
ESKARIAK
- Eskariak MIKEL LABOA KATEDRAREN ZUZENDARIARI bidaliko zaizkio, Katedraren egoitzara (Mikel Laboa Katedra. Carlos Santamaria Zentroa, B2 bulegoa. UPV/EHUren Gipuzkoako Campusa. 20018 Donostia).
- Deialdi honekin batera doan eskari-orria betez aurkeztuko dira UPV/EHUren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (http://www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html); Herri Administra-zioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legeko 38.4 artikuluaren arabera ere aurkez daitezke.
- Eskariak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 3ra arte.
- Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- NANaren fotokopia.
- Curriculum vitaea eta curriculumean aipaturiko merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia. Egiaztatu gabeko merituak ez dira baloratuko.
- Norberaren ikasketen espedientea (Doktoregoko ikasketetara edo Ikerkuntzako Master Ofizialera sarbidea ematen duen tituluaren ikasketen espedientea), non lortutako kalifikazio guztiak eta horien datak agertzen diren. Espedientean agertu behar du titulua eskuratzeko egin behar diren irakasgai edo kreditu guztiak egin direla.
- Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena, tesiaren eta saileko/institutuko zuzendarien oniritziekin. Proiektuak euskaraz idatziko dira.
- Tesiaren zuzendariaren curriculum vitaea, erabili ohi diren formatuetakoren batean.
- Merezimenduak barematzeko esanguratsutzat jo litekeen beste edozein dokumentu.
- Aurkeztutako dokumentuen zerrenda (I Eranskina).
- Dokumentu horiek paperean aurkezteaz gain, pio.perez@ehu.eus helbidera bidaliko dira dokumentu hauen artxibo elektronikoak: • Eskari-orria, behar bezala beteta.
- Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
- Proposamenak honako irizpide hauei jarraituz ebaluatuko dira:
- Proiektuaren ebaluazioa: doktorego-tesia egiteko proiektuaren eta metodologiaren helburuak eta interesa: gehienez 10 puntu.
- Doktoregaiaren espedientea: CVa eta espediente akademikoa: gehienez 5 puntu.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondarea (Xabier Leteren dokumentuak, Joxan Artzeren dokumentuak...) baliatzea eta horren balioa nabarmentzea ekarriko duten proiektuak lehenetsiko dira: gehienez 3 puntu.
- Halaber, XX. Mendeko euskal poeten lanak lehenetsiko dira: gehienez 2 puntu.
DATAK ETA INFORMAZIOA
- Eskariak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 3ra arte.
- Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2019ko maiatzaren 30a, beranduenik.
- Kontratua sinatu eta tesia egiten hastea: 2019ko ekaina.
- Mikel Laboa Katedraren atarian argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa eta deialdiaren urratsen berri: http://www.ehu.eus/laboakatedra
- Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: pio.perez@ehu.eus
- Mikel Laboa Katedrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ahaleginak egingo ditu doktorego-tesia argitaratua izan dadin.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27