Abstrakzio eta Muntaia, IVAMeko bilduma (1916-1945)

1996/5/10 - 1996/6/29
Komisarioa:
Artistak:
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Erakusketa honetan IVAM Arte Modernoko Institutu Balentziarraren bildumako fondoen zati bat aurkezten dugu. Pinturak, eskulturak, fotomontaiek eta konposizio tipografikoek bi gerrate haundien arteko garaiko memoria artistikoaren irakurketa berritua eskaintzen digute.
Testuinguru historiko-artistikoa
Artegilea eta egiten duen pintura, eskultura edo literatura lana bizi izan zuten une historikoaren isla dira. Ezin dira abanguardiak ulertu sortu ziren testuinguru ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean txertatu gabe.
Lehen Mundu Gerratearen ondorio ziren hondamendi, tristura eta ezintasunetik irten egin behar zela argi eta garbi konturatu zen orduko "intelligentsia" europarra eta jabetu drama beliko hura posible egin zuen gizartearen kontra erreakzionatu egin behar zela. Arlo plastikotik Dadá mugimendua izan zen lehena gerra aurreko kultura eta artea kondenatzen. Ondoren gerrate bitarteko abanguardiak sortu ziren.
Hogeiko urteetan, abanguardiako arte hegemonía Berlinek zuen, konstruktibista errusiar asko Alemaniara bizitzera joan ondoren etengabeko harremanak zituztelako eta dadaistek lan haundia egin zutelako.
Nazionalsozialismoak boterea hartu zuenean, abanguardiako arte esperimentala egiten zuten artegile batzuk Berlinetik jaldegin beharrean aurkitu ziren, Nazi smotik ihes joan ziren artegi1e askok Paris aukeratu zuen bizitzeko eta, horrela, nazioarteko abanguardiako zentro bihurtu zen hiriburu frantziarra.
Joera ezberdineko artegile hauek, dadaistek, konstruktibistek edo neaplastizistek, artearen praktika abstraktua defenditzen dute, horrela ez dituzte formak bakarrik berritzen baizik eta pentsamendu modernoa ere. Beren artea dela benetakoa uste dute, matematikan eta zientzietan oinarritzen delako, eta surrealismoaren planteamenduen aurrean eta errealitate sozio-polititikoen kontra etorkizun hobea eraikitzeko bakarra. Horrela. praktika artistikoa iharduera erabat sozial gisa ulertzen dute.
Arlo teorikoan, hainbeste manifestu' egon baziren izan zen artearen oinarrizko arazoei buruzko adlerazpenak egin beharrean aurkitu zirelako. Arte abstraktuak bere oinarri teorikoak zehaztera behartu zituen jarratzaileak eta kontrakoak ere.
Bestalde, argazkigintzak, tipografiak eta erreprodukzio grafikoko bideek hogeiko urteetan aldaketa haundia izan zuten eta aldaketa horren ondorioz iengoaia artistiko berriak, fotomontaia3eta montaia tipografikoa adibidez, sortu ziren eta, aldi berean, leku guztiera zabaldu.
DADA, errebelatze eta ukatzearen sinboloa
Dadá mugimendua Zuricheko Voltaire Kabaretean sortu zen 191ean Tristan Tzararen eskutik. Dadá antiartistikoa da, antiliterarioa, antipaetikoa. Hala ere, espontaneitatearen alde atera zen, berehalakotasunaren alde, pertsonaren frenorik gabeko askatasunaren alde, kontraesanaren alde. Dadá ez da hainbeste joera historiko-artistiko bat, izpirituaren joera bat baizik. "Obra" dadaísta asko elementurik arraroenak bildu eta beren formen, koloreen edo beren materiaren kasualitateraren arabera batera jarriz egin ziren.
Kurt Schwittersek collagea erabili zuen batez ere, eta objektu tridimentsionalak sartu zituenean askotan assanblageak° lortzeraino haunditu zituen.
Jean Arp berehala hasi zen "zoriaren legeen arabera" konposizioak egiten.
New Yorken, 1917an, Duchamp eta Picabiak antzeko lanak egin zituzten, eta askotan dadaista zuitzarrenak baino aurreratuagoak zirela esan behar dugu.
Fotomontaia eta irudi testuala
Argazkia sorkuntzako material gisa lehen aldiz erabili zutenak dadaistak izan ziren, eta jakin bazekiten propaganda politikoko eta kritika sozialeko indar berria zegoela metodo horretan. Collagearen teknika, Picasso eta Braque kubistek paper eta oihal zatiak kolatuz lehen aldiz erabili zutena, argazkigintzara eraman zuten.
Jonh Heartflieldek egunkari eta aldizkari zatiekin egin zituen bere rnontaiak. Irudi horiek izugarrizko adierazpen indarra hartu zuten.
George Groszek bere obraren bidez satira oso eztenkaria adierazi zuen.
Artegile askok sorkuntza grafikoan egin zuen lana lengoaia fonemetan eta fonemak zeinuetan banatuz. "Orrialde" bidez egin zuten banaketa konstruktibistek elementu piktorikoak kuadroan banatzeko erabili zuten eraren antzekoa da. Horrela konnotazio bisual haundia eman zitzaion tipografiari. Walter Dexel, Ilia Zdanevich, Paul Schuitema, Arthur Schmidt dira, beste batzuen artean, lan egiteko modu horren adibide.
Suprematismoa eta Konstruktibismoa
Errusia izan zen Lehen Mundu Gerrate aurreko urteetan (1905-1914) eta 1917ko Urriko Iraultzaren ondorengo urteetan kultura abstratuaren, lan teorikoen eta mugimendu gisa abstrakzioaren zentrorik haundiena. Urriko Iraultzaren ondoko etapa horretan nazioarteko mugimendu bihurtu zen.Suprematismoa, Kasimir Malevichek sortutako mugimendu piktorikoa, kubismotik bereizten da izugarrizko sinplifikazioa zuelako eta geometriako funtsezko elementuetara murriztu zelako: laukizuzena, triangelua, lerroa eta zirkunferentzia. Benetako osotasuna forma lau, koloreatu, "hortxe egon besterik agiten ez dutenen", "esanahirik edo zereginik ez dutenen" bidez errepresentatzen salatu ziren.
Ikerketa horiek eragin haundia izan zuten arkitektura modernoan.
El Lissitzky, Natan Altman, Friedrich Vondemberge-Gildewart, Liubov Popova eta Varvara Stepanova izan ziren mugimendu horren ordezkaririk aipagarrienak, bi azken horiek konstruktibismoan ere parte hartu bazuten ere.
Valdimir Tatlin Konstruktibismoaren sortzaileen taldekoak asan zuen forma abstraktuak industria eta teknikarekin erlazionatu behar zirela. Arte geometriko, lineal eta funtzional horrek forma industrialak onartu egin zituen, altzairu laminatua eta material berriak: metalak, kortxoa, mika eta plastikoa adibidez.
Hasierako arte abstraktuaren kontra, ia oihalean bakarrik egin baitzen, konstruktibismoa lehenik eta behin arte espaziala da.
Naum Gabo, Antoine Pevsner, Alexander Rodchenko eta László Peri artegileek, horrela, sorkuntza objektu bihurtu zuten espazioa bera ere eta, ondorioz, ingurune propioa ere.
Neoplastizismoa
Mugimendu estetiko gisa Piet Mondrian eta Theo Van Doesburgek sortu zuten 1917an. Mondrianek bere emaitza abstraktuetara iristeko egin zuen bidea enpirikoa da: objektuari bere ezaugarri indibidual guztiak kentzen zizkion progresiboki eskeleto, estilizazio, lerro bertikal eta horizontal bihurtu arte, lerro bertikal eta horizontalaren elkargunetik angelu zuzena sortzen baita eta, andorioz, karratua. Erabilitako koloreak primarioak izango dira: gorria eta urdina, eta ez-koloreak: zuria eta beltza, gero grisa ere erantsiz.
Hori horrela bada ere, Mondrianen konposizioak ez dira angeluzuzenen konbinazio gisa ikusi behar, lerroak eta lauak, koloreak eta ez-koloreak elkarren aurka egiten duten neutralizazio gisa baizik, elementu indibidualen lehentasunik gabe.
Printzipio horiek Frantisek Kupka, Georges Vantongerloo, Carl Bucheister, Strzeminski eta Van der Leck artegileen obretan ikus daitezke.
Ez ziren izan neoplastizistak eta talde konstruktibistak artegite abstraktuak antolatu nahi izan zituzten bakarrak. Parisen, 1929an, Michel Seuphor eta Joaquin Torres Garcíak Cercle et Carré taldea sortu zuten eta piskat geroago, 1931 n, Vantongerlook, Herbin eta Séothyrekin bat eginda, Abstraction-Création taldea. Bi talde horiek artegile ez-figuratibo guztiak batzen saiatu ziren. Bien bitartean, Van Doesburg esklusiboki forma geometnkoan eta bere permutazioetan oinarrítutako artearen ikusmoldeko taldea eratu nahi zuen, eta Arte Konkretua izan zen horren ondorio. Max Billek, 1935ean, aldatu egingo du Arte Abstraktu terminoa, zalantzagarria iruditzen zitzaiolako, eta haren ordez Arte Konkretu terminoa jarri, "arte abstraktu" terminoa baztertzea ez bazuen ere lortu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17