Abuztuaren 19a. Argazkigintzaren Munduko Eguna
Argazkigintza asko aldatu da teknologia berriekin, baina oinarria ez da aldatu... argazkigintzak istorioak kontatzeko ahalmena du
Abuztuaren 19a. Argazkigintzaren Munduko Eguna
Louis-Jacques Daguerre asmatzaile eta artista frantsesaren asmakizun batean du jatorria egun honen ospakizunak. Izan ere, Daguerrek Frantziako Zientzia Akademian irudiak harrapatzeko gai zen asmakizun bat aurkeztu zuen, dagerrotipoa. Aurkezpen hori egun horretan bertan egin zen, baina urte asko lehenago, zehazki 1839an.
KMK Liburutegiak dituen fondoen artean, argazkigintzarekin zerikusia dutenak daude eta, zehazki, zuk ezagutzea nahi dugun Joseph Thomasen argazki-fondoa. Thomas, edizio grafiko ilustratuko enpresaburua eta argazkilaria izan zen, eta Bartzelonan jaio zen, 1853. urtean. 1880an Thomas Fototipia zabaldu zuen, posta-txartelen edizioan espezializatua. Horretaz gain, beste autore batzuei herrialde osoan zehar bidaiatzeko enkargua egiten zien ere, paisaien, hirien edota monumentuen argazkiak atera zitzaten. 1910. urtean hil zen.
KMK Liburutegiak Thomasek egindako argazkiak ditu, non XX. mendearen hasierako Gipuzkoa erakusten den.