Abuztuko bideo nobedadeak
Hona hemen uztailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Las ilusiones perdidas” garaiko drama bat da, Xavier Giannolik zuzendua. Luxuzko girotze eta eszenaratze zainduaz gain, Honoré de Balzacen egokitzapen honen berezitasuna da gaur egungo moduekin, bizioekin eta adostasunarekin duen lotura bitxia. “La última película” segur aski, zinemari egindako maitasun gutun handienetako eta ederrenetako bat da. Zuzendariaren haurtzaroan oinarrituta, Pan Nalinek Samayren istorioa kontatzen du, zinemaz zeharo maitemintzen den gaztea arte zoragarri horrek ezkutatzen duen magia deskubritu ondoren. “En un muelle de Normandía” filmean, Emmanuel Carrèrek laneko prekarietatearen eguneroko itxuraren erretratu lazgarri, zintzo eta zehatza egiten du. Transbordadoreen garbitzaileei eta haien aldarrikapenei ikusgarritasuna eman nahi die, eta, aldi berean, beste gai batzuk jorratzen ditu: iruzurgilea, traizioa. Asghar Farhadiren “Un héroe” zintzotasunari, ohoreari eta askatasunaren prezioari buruzko film bikaina da, non sare sozialen botereak oso zeregin garrantzitsua duen heroia suntsitzeko prozesuan. Domee Shik zuzendutako “Red” filma historia oso pertsonala eta oso hurbila da, sormena, nostalgia eta poza gainezka dituena. James Ashcroftek zuzentzen duen “Atrapados en la oscuridad” film ilun eta gupidagabea da lehen momentutik; kausa sozial bat defendatzen du eta helarazten duen mezuak ez du misterioa ezkutatzen. Philippe Le Guayk zuzentzen duen “El hombre del sótano” thriller frantses itogarria eta oso gaur-gaukoa da, non jatorri judua duen bikote batek Holokaustoa ukatzen duen xenofobo batekin bizi beharko duen. Joe Wrightek zuzendutako “Cyrano” drama erromantiko eta musikaleko film bat da, oso ondo girotua eta oso ondo filmatua dagoena.