Abuztuko bideo nobedadeak
Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. "La línea invisible" Mariano Barrosok zuzendu du, benetako gertaeretan oinarrituta, eta gure historiako garairik odoltsuenari buruzko galderak erantzun eta arakatu ditu. "La hija de un ladrón" Belén Funes zuzendariaren lehen filma da, eta 2019ko Concha de Plata eman zion bere protagonistari, Greta Fernandezi. Leigh Whannellen "El hombre invisible" tentsioaren, suspensearen, izuaren eta ikararen konbinazio estu eta ondo orekatu bat da.