Abuztuko interesguneak

Liburutegira hurbildu eta zer irakurri pentsatzen ari bazara, hona hemen lagungarri izan dakizkizun irakurketa-proposamen batzuk.
0. solairuko sarrerako interesgunean XVII eta XIX mende bitartean bidaietan bidaiena izan zen Grand Tourraren inguruko liburuak prestatu ditugu. Turismo modernoaren aitzindari, Europan zehar egindako bidaia iniziatikoa oso hedatua izan zen garaiko aristokraten artean, haien heziketaren parte garrantzitsu bilakatu zena. Solairu berean, Erein argitaletxeko Igela bilduman euskaratutako atzerriko eleberri interesgarri batzuk eta, osasunaren eta elikaduraren inguruan sakondu nahi duenarentzat, egunez egun entzute handiagoa duen mikrobiota eta heste-floraren inguruko irakurketa batzuk.
1. solairuan, XIX. mendeko viktoriar garaiko Elizabeth Gaskell idazle ingelesaren eleberri eta kontakizunak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Gaskellen idatziek, garaiko gizartearen erretratu zehatza egiteaz gain, orduko pertsonaia famatuen deskribapen hurbila aurkezten digute. Haien artean, Charlotte Brönte idazle handiaren biografia ezagunena berak idatzi zuen 1857an. Honetaz gain, eta Joko Olinpikoetaz gozatu eta oraindik ere kirol-gosea duenarentzat, futbolaren inguruan idatzi diren hausnarketa interesgarri batzuk bildu ditugu zuentzat. Eta uda eta opor garaian egonik, Fonoteka kanpoan itzala uzten duten bidaien inguruko pelikulak aukeratu ditugu zer ikusi pentsatzen ari denari ideiak eman eta, etxeko sofatik mugitu gabe bada ere, urrutira bidaiatzeko gonbitea lutzatzeko.
Azkenik, haren heriotzaren lehen urteurrena pasa berri den egun hauetan, Joan Mari Torrealdai kazeari, idazle, euskaltzale eta soziologo konprometituaren idatziak apaletatik berreskuratu eta interesgune propio batean jartzen ditugu gizon handiaren omenaldi xume gisa.
![]() |
![]() |