Abuztuko komiki nobedadeak

Hona hemen azken hilabetean jaso eta zuentzako prestatu ditugun komikiak. Komikiak sailkatuta daude, generoka, pertsonaien arabera, fikzio eta erreferentziazkoak, egileka, izenburuka edo bildumaka. Nahi bezala kontsulta ditzakezue katalogoan edo irudiari segika iritsi zaitezkete komikiaren erregistroraino. Bertan erreserbatu eta mailegurako prest izango duzue berehala. Bildumaren batean hutsunerik topatuko bazenute edo beste komikiren bat eskuratzea interesgarria izan daitekeela pentsatuz gero, idatzi komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera edo egin eskaera hemen.
Azken nobedadeen artean hauen iruzkinak aurkituko dituzue Berriketan atalean: Jonathan Hickman eta Mike Huddlestonen ‘Decorum’ komikia eta Pere Ortín eta Nzé Esono Ebaléren ‘Diez mil elefantes’. Udako bidaia entretenigarria, fikziozkoa edo errealista burutu dezakezue hauen bidez.