Abuztuko musika nobedadeak
Hona hemen uztailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Ibili munduan”' Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Xabier Zabala soinujoleak kaleratu duten lehen diskoa da. Hamabi abestiren bidez munduan zehar bidaiatzea proposatzen dute musikariek. Lapurdin sortu zen Txakun folk-rock taldea, 1991n. Musika tradizionaletik abiatuta, euskal rock modernoa jorratu nahi izan zuen, eragin ugari barneratuz, folk irlandarretik dantzarako doinu elektronikoetaraino. Musika tresna tradizionalak (txalaparta, gaita, txirula...) eta rock taldeenak uztartu zituen, dantzarako musika egiteko. Hemen daukazu bere bigarren diska “Arratsa barroka”.