Abuztuko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Richard Powersen “El clamor de los bosques”, aurtengo Pulitzer sariaren irabazlea, zuhaitzei buruzko liburua da; gizon-emakumeek zuhaitzekin duten harremanari buruzkoa; bizi garen munduari eta hartu duen norabideari buruzkoa. Nobela ederra, sentsibilitate ikaragarriarekin idatzitakoa. Alberto Apodaca idazle donostiarraren “Yo Elcano”, berriz, nobela historikoa da, eta bertan, egileak XVI. mendeko lehen hamarkadetako gertaera loriatsuenak edo latzenak ekartzen dizkigu. Argitalpena datorren urtean Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena ospatzen dela eta dagoeneko egiten hasi diren jardueretako bat da, hainbat erakunde lantzen ari diren efemeridea, inondik ere.