Adolfo Bioy Casares (1914-1999)
Adolfo Bioy Casares Argentinako idazle garrantzitsu bat izan zen. Narratiba eta entsegua idatzi zuen gehienbat baina ipuin idazle oso garrantzitsua izan zen. Idatzi zuen prosa Latinoamerikako literaturak eman duen prosa zaindu eta dotoreenetakoa dela esaten da.
Bere obra aipagarrienak hauexek dira:
La invención de Morel, Plan de evasión, La trama celeste, El sueño de los héroes, Historia prodigiosa, Guirnalda con amores, El lado de la sombra, El gran serafín, Diario de la guerra del cerdo, Dormir al sol, Memoria sobre La Pampa y los gauchos eta ipuin bilduma hauek: Historias fantásticas, Historias desaforadas, Historias de amor y Los mejores cuentos policiales.
Hainbat sari jaso zituen idatzitako narratibarengatik baina nabarmenena, 1990. urtean jasotako Cervantes Saria izan zen.
Haren jaiotzaren mendeurrenera iritsi garenean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak gonbitea egiten dizuete idazte entzutetsu horren obra ezagutzera.
{jcomments on}