Adrián Ferreño

Lan hau kasualitatetik abiatuta eginda dago, naturaren erdian, harresiez kanpo eta hiriaren erdigunean. Kasualitatea edozeinen eskura dagoen altxor bat da. Ustekabea den orok sortzen duen zirrara du. Esploratzaile eta abenturazale gisa bilatzen dugu egunero.
Jakin-minez abiatzen gara, edozein kale kantoiren bueltan egon daitekeena ikusteko, haiku batek bezala atentzioa ematen digun xehetasunen bat, baina kasu honetan ez idazteko, plastikoki transkribatzeko baizik. Izan daiteke ideia bat, kolore bat, forma bat, enkoadraketa bat, eta batzuetan gerta daiteke denak batera gertatzea eta plazer hutsa lortzea.
Litekeena da kaleko behaketa modan ez egotea, baina nire iritzi apalean, begiak eta zentzumenak adi edukita zerbait positiboa lor daiteke. Azkenean kontzeptu berri bat ere erantsi daiteke: santutegia. Nor bere baitan biltzeko tokia. Aberatsa, beti aldakorra delako. Era guztietako galderak egiteko geure buruari, ahal denari erantzun, geure buruarekin bat egin, ardurak utzi, mugitu gabe bidaiatu, biluzi, entropiak sortu...
Ganbara, 3. solairua
2017-03-30 / 2017-05-27
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita
Apirilak 15, larunbata, itxita
2017-03-30. Ganbara. Adrián Ferreñoren inaugurazioan poesia errezitaldia ikusi nahi baduzu, sakatu behean dagoen loturan. Partaideak: Gema Durán, Eneko Etxebeste, Adrián Ferreño, Julia Lasagabaster, José Alberto Santo Domingo.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17