Afrika Erdiko krisia
Kassaï, Didier
Têmpete sur Bangui (1-2)
La boíte à bulles. 2015-2018
Afrika Erdiko Errepublika.
Izena euskaraz eman ahal izateko wikipedian bilatu behar izan dugu.
4 miloi biztanle. Petroleoa, diamanteak, uranioa... Beraz, bertan bizi direnek munduko txiroenen artean izateko den-dena dute. Eta hala da.
Bizirik irautea eta ikusitakoak kontatzea, besterik ez du Kassai-k egiten lan honetan. Ez da erronka makala. Errealista, expresionismoari esker; umore printzak han hemenka, eromenean ez erotzeko; koloretsua, ez ordea Afrikako natura irudikatzeko, gizakien arteko triskantzarik gorenenak baizik: debaldeko sarraskiak, bortxaketak, bahiketak... berdin du zeinek eginak. Artista bera biktima horietako bat da. Izan ere, honetan ez daude bi bando armatu, eta zeinahi da anabasa eta biolentziaren xedea.
Ruandakoa berandu jakin omen genuen; hura arrakastatsua izan zen, nonbait. Kassaik bezala beste 4 miloi pertsona hauek nozitzen ari direna haren errepikapena da: elkarrekin bizitzeko gai komunitateak nola banatu eta birrindu, edozein gobernu eta bizi baldintzak ezinezkoak egin arte. Ez da, inolaz ere, gaztazka naturala, interes geo-estrategikoek eta ekonomikoek diseinatua baizik. Tayyeb Saleh idazle sudandarrak iragarri bezala.
Horren berri izateko ere balio du komikiak.
Hirugarren albumaren zain. Bi hauek bezain indartsu eta gordinak izango direlakoan.
Kassaï bera duzue hemen
Dstr