'Agur, amante' komikia

Agur, amante
Juan Carlos Eguillor
The Bilbao Box Company – Belleza Infinita, 2021
Juan Carlos Eguillor (1947-2011) artista polifazetikoa donostiarra zen jaiotzez eta bilbotarra bihotzez. Komikigilea, ilustratzailea, interbentzio artistikoen sortzailea, idazlea… artista polibalentea izan zen, eta bere lanak topa daitezke fanzine formatutik hasi eta bideo espirimental aitzindaritaraino, esaterako, Reina Sofia museoan. Bere lana Paris edo Madrilgo museotan ere aurki daiteke, eta baita gurean ere. Bertan dauzkagu momentuz bere liburutegiko hainbat ale, amaitu gabeko arte lanak zein zirriborro eta marrazkiak.
Komikigunean bertan hasi zen Garikoitz Fraga, Belleza Infinita argitaletxeko editorea lanean Eguillorren funtsa arakatzen 2018. urtean. Lan mardula izan zen, hainbeste dokumenturen artean hautaketa burutzea eta binetak testuinguruan jartzea baitzuen helburutzat.
Argitaratu berri da ‘Agur, amante’ komiki bilduma. Bertan, Eguillorrek El Correo egunkarirako 1995ean egindako komiki tirak eta txiste grafikoak bildu, antolatu eta testuinguruan kokatu ditu Garikoitzek. Eguillorrek amesten zuen Bilbo agertzen da bilduman; industria erortzen ikusi zuen artista honek, eta industria-guneak berrasmatu zituen, pertsonaia, ideia eta ametsak irudikatuz.