'Ahlam, bizitza batekin amestuz' komikia eta aurkezpena

Susanna Martín
Ahlam, bizitza batekin amestuz
URNWA, 2021
Susanna Martín Segarra 1976an Bartzelonan jaiotako ilustratzailea, komikigilea, koordinatzailea eta egile konprometitua da. Bere lanen artean nabarmena da emakumeek oro har hartzen duten presentzia eta protagonismoa. Feminismotik eta kontzientzia sozial eta politiko argia adierazten duten lanetan oso emankorra da bere jarduna. ‘Enjambre’ bezalako lanen koordinatzaile, ‘Pikara Magazine’ aldizkariko kolaboratzaile, ‘Gaza Amal’ komikiaren sortzaile eta ‘Autoras de cómic’ kolektiboko partaidea ere bada.
URNWA edo errefuxiatu palestinarren laguntza eskaintzen duen Nazio Batuen Erakundeko agentzia eta Susannaren arteko elkarlana 2016an sortu zen, ordukoa da ‘Gaza Amal’ komikia. Aurten berriz, URNWA eta Susannaren arteko elkarlanetik sortu berria den ‘Ahlam, bizitza batekin amestuz’ komikia ezagutuko dugu. Komiki honek Libanon bizi diren Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea azaltzen du. Ahlam, Rawaa, Hiba eta Wahida protagonisten bidez, hurbilagotik ezagutuko dugu emakume hauen egunerokoa genero-ikuspegi, ez-estereotipatu eta ahaldundu batetik. Komikia euskaraz zein gazteleraz argitaratu dute.
Komikiaren aurkezpena: ‘Ahlam, bizitza batekin amestuz’
Koldo Mitxelena Liburutegiko Aretoan abenduaren 3an 11:00etan
Parte hartzaileak: : Miriam Amubieta (UNRWA Euskaditik) eta Susanna Martin egilea
Gure Youtube kanaletik ere jarraitu daiteke saioa