Ainara LeGardonen lana
K bulegoan kultur proiektuen garapenerako lagungarriak diren materialen bilaketa egiten dugu. Puntualki aukeraketa bat egingo dugu eta zuekin partekatuko ditugu gai desberdinen inguruko materialak. Oraingo honetan, Ainara LeGardonen lana.
Berak Musika Bulegoaren urtekarirako, sortutako artikulua euskaratu dugu. Egin klik hemen itzulitako dokumentua irakurri ahal izateko.
Artikulu honetatik Ainara LeGardonen beste bi sorkuntzetara salto egitea gomendatzen dizuegu. Jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa eta Musika eta Ikusentzunezkoen eremurako praktika egokien gida liburuak.
Ainara LeGardonek idatzitako OTRO MODELO ES POSIBLE liburuan, jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketarako egun dagoen ereduak sortzaileentzat sortzen dituen gatazken inguruan egiten du hausnarketa. Urte batean zehar 250 artista inguru elkarrizketatu zituen, elkarrizketa, tailer eta topaketa desberdinetan. Eredu berriak jada martxan daudela ere kontatzen digu.
Bigarrenean berriz, MÚSICA Y AUDIOVISUALES. CONSEJOS Y GUÍA DE BUENAS PRÁCTICAS, ikusentzunezkoen eremuan, musikarekin lotura duten galdera eta egoeren inguruko praktika egokien inguruko gida bat planteatzen du.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27